null Arabako Toki Erakundeen Foru Erregistroko inskripzioak eta bestelako idatzoharrak, eta Arabako Lurralde Historikoko udalerrien armarri heraldikoei, banderei eta bestelako zeinu eta ikur bereizgarriei loturiko aldaketak

Arabako Toki Erakundeen Foru Erregistroko inskripzioak eta bestelako idatzoharrak, eta Arabako Lurralde Historikoko udalerrien armarri heraldikoei, banderei eta bestelako zeinu eta ikur bereizgarriei loturiko aldaketak

Arabako Toki Erakundeen Foru Erregistroa tresna ofizial eta publikoa da, Arabako Lurralde Historikoan dauden toki erakundeak eta haien osaera fisiko eta juridikoaren daturik garrantzitsuenak jasotzen dituena.

Erregistro horretan jasotako datuak modu frogagarrian eta unean uneko benetako egoerarekin bat etorrita ager daitezen, Lurralde Orekaren Sailari jakinarazi beharko zaizkio, erakunde sortu berriei buruzko datuak ez ezik, baita erregistroan inskribatu beharrekoak diren eta aldatu diren datu guztiak ere. Era berean, edozein arrazoi dela eta toki erakundetzat hartzeari uzten zaien toki erakundeek baja eman beharko dute erregistroan.

Atal honetan sartuko dira, gainera, Arabako Lurralde Historikoko udalerrien armarri heraldikoei, banderei eta bestelako zeinu eta ikur bereizgarriei loturiko aldaketak, toki erakundeen IFZren aldaketak eta jakinarazpen elektronikoetarako datuen komunikazioa.

Arabako toki erakundeentzat. 

Lurralde Orekaren Saila.

11/1995 Foru Araua, martxoaren 20koa, Arabako Lurralde Historikoko Kontzejuena.

4/2011 Foru Araua, otsailaren 21ekoa, Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeen mugak, izena, hiriburua eta ezaugarriak arautzen dituena.

1076/1990 Foru Dekretua, uztailaren 3koa, Diputatuen Kontseiluarena, Arabako Toki Erakundeen Foru Erregistroa sortu eta Arabako Foru Aldundiko Toki Erakundeekiko Harremanetarako Sailari atxikitzen diona, Toki Erakundeen eta Toki Araubidearen Aholkularitza Tekniko Ekonomikoko Zerbitzuaren menpe.

Toki Erakundeekiko Harremanetarako Saileko foru diputatuaren 546/1990 Foru Agindua, azaroaren 29koa, Arabako Toki Erakundeen Foru Erregistroa sortzeari buruzko uztailaren 3ko 1076/1990 Foru Dekretua garatzen duena.

30 egun. 

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Toki erakunde berri bat Arabako Toki Erakundeen Foru Erregistroan inskribatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Toki erakunde baten foru erregistroko datuak aldatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Foru erregistroan toki erakunde baten erregistroa ezeztatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Beste aldaketa batzuk: toki erakundeen IFZ aldatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Beste aldaketa batzuk: jakinarazpen elektronikoetarako datuak komunikatzea (kargudunen izenak, telefonoa, posta elektronikoa…)

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Beste aldaketa batzuk: Arabako Lurralde Historikoko udalerrien armarri heraldikoak, banderak, beste ikur eta zeinu bereizgarri batzuk aldatzea.

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi