Arte eszenikoen eta musikalen prestakuntza ekintzetarako laguntza eskaera - egoitza
Arte eszenikoen eta musikalen prestakuntza ekintzetarako laguntza eskaera
Epeak
2024ko maiatzaren 30etik ekainaren 19ra, biak barne.
Aurkeztu beharreko agiriak
Laguntza hauek eskuratzeko interesa duten pertsonek, eskaeraz gain, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
-
a) Laguntza eskatzen duen pertsonaren curriculum vitae-a, eskaeraren xede den jakintza arloko trebakuntza eta espezializazioari eta esperientziari buruzko egiaztagiri egokiak erantsita.
Zerrendatu bai baina agiririk erantsi ez zaien ekintzak ez dira kontuan hartuko.
-
b) Garatu beharreko trebakuntza proiektuaren azalpen memoria.
-
c) Laguntza eskaeraren xedea den trebakuntzan onartua izan dela dioen ziurtagiria.
Informazio gehiago
Kultura Ekintza Zerbitzua
Probintzia plaza, 5-3. 01001 Gasteiz
Telefonoa: 945 18 18 18
Zer behar dut?
- BAKQ
- Ziurtagiri elektronikoa
Deialdi honetara aurkeztu nahi duten pertsonek honako modu hauetako batean aurkeztu ahal izango dute eskabidea:
-
a) Bitarteko elektronikoak erabiliz, Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan horretarako dagoen inprimakia betez. Horretarako, aldez aurretik, eskatzaileek Arabako Foru Aldundiak onartutako ziurtagiri elektronikoren bat eduki beharko dute. Informazio gehiago: https://egoitza.araba.eus/eu/egoitza-elektronikoa/ezagutu-egoitza/nola-sartu
-
b) Aurrez aurre Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean (Probintzia Plaza, 5, behea) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako beste moduetan.
Atal honetan jasotako moduan aurkeztutako eskabideak deialdi honen II. eranskineko eredura egokitu beharko dira.