null Auzo harremanak sustatzea

Auzo harremanak sustatzea (Auzolan)

Programa hau Arabako Foru Aldundiak lankidetzarako duen baliabide bat da, zeinaren bidez Arabako lurraldeko toki erakundeei laguntzak ematen zaizkien lan txikiak eta zailtasun txikiko lanak egiteko tradiziozko auzolan sistemaren bidez.

Auzo harremanak sustatzeko ekimenetarako Auzolan-Veredas programako laguntzez baliatu ahal izango dira arabar kontzejuak, baita 500 biztanle baino gutxiagoko gune bakarreko arabar udalak edo biztanle gehiagokoak ere bai auzoetan edo udalari zuzenean atxikitako biztanle guneetan jarduerak egiteko, Arabako Foru Izendegian hala jasota baldin badaude berariaz eta 500 biztanle baino gehiago ez badituzte.

Lurralde Orekaren Saila

Foru Gobernu Kontseiluaren 275/2023 Erabakia, maiatzaren 23koa. Onestea Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeei laguntzak emateko deialdia, auzo harremanak sustatzeko ekimenen 2024ko programaren barruan

Foru Gobernu Kontseiluaren 330/2022 Erabakia, ekainaren 7koa. Onestea Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeentzako laguntza lerroa, auzo harremanak sustatzeko ekimenen 2023ko programaren barruan.

21/2013 Foru Araua, ekainaren 27koa, Auzo Harremanak sustatzeko ekimenetarako eta Arabako Toki Erakundeetan Obra Txikiak gauzatzeko laguntza programak arautzen dituena. 

Prozeduraren ebazpena eta horren jakinarazpena ekainaren 27ko 21/2013 Foru Arauaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Auzo harremanak sustatzeko dirulaguntzak eskatzea. 2024ko deialdia

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Auzo harremanak sustatzeko dirulaguntzak justifikatzea. 2023ko deialdia

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi