Ayudas extraordinarias para hacer frente a inversiones originadas por el COVID-19 en entidades sin ánimo de lucro del sector turístico alavés EUS - egoitza
Irabazteko asmorik gabeko erakundeetan turismo inbertsioei aurre egiteko ezohiko laguntzak
Deialdi honen xedea da irabazteko asmorik gabeko elkarteei laguntzea, osasun krisiarekin eraginez egin beharreko inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak egin ditzaten.
Probintzia eremuko irabazteko asmorik gabeko elkarteek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan behar bezala inskribatuta badaude eta helburu soziala turismoa sustatzea badute edo Arabako Lurralde Historikoan proiektu turistiko edo gastronomiko bat garatzen badute. Landa garapeneko elkarteak kanpoan geratuko dira berariaz.
Horrez gain, erakunde onuradunek betekizun hauek bete behar dituzte:
- Enpresa jardueraren egoitza fiskala Arabako Lurralde Historikoan egotea.
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea, 58/2004 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, bai dirulaguntza emateko ebazpenaren aurretik, bai dirulaguntza jasotzeko unean.
Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saila
142/2021 Foru Agindua, martxoaren 4koa. Onestea Arabako turismoaren sektoreko irabazteko xederik gabeko erakundeetan COVID-19ak sortutako inbertsioei aurre egiteko ezohiko laguntzen deialdia.
Foru Gobernu Kontseiluaren 49/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa. Onestea Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zuzendaritzaren eskumeneko eremuan ematen diren dirulaguntzak arautzeko oinarri orokorrak.
Ebazpena emateko epea: 6 hilabete.
Epe hori igarota eskaerek ebazpen adierazirik ez badute, ezetsitzat jo beharko dira.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Irabazteko xederik gabeko erakundeetan inbertsio turistikoei aurre egiteko ezohiko laguntzak eskatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Dirulaguntza justifikatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Fakturen ordainketa agiriak aurkeztea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |