Ayudas extraordinarias para hacer frente a los gastos de actividad originados por el COVID-19 en el sector comercial alavés EUS - egoitza
null Ayudas extraordinarias para hacer frente a los gastos de actividad originados por el COVID-19 en el sector comercial alavés EUS
Merkataritza sektorean jarduera gastuei aurre egiteko laguntzak
COVID-19AK ARABAKO MERKATARITZA SEKTOREAN 2021EKO EKITALDIAN SORTUTAKO JARDUERA GASTUEI AURRE EGITEKO EZOHIKO LAGUNTZEN DEIALDIA.
Deialdi honen xedea da Arabako merkataritza sektoreko autonomoei eta enpresei laguntzea, COVIDek 2021eko ekitaldian sortutako jarduera gastuak edo gastu korronteak estaltzeko.
- a) Langile autonomoak, baldin gehienez ere 8 enplegatu badituzte.
- b) Sozietate zibilak edo ondasun erkidegoak, gehienez ere 9 autonomoz osatuak.
- c) Merkataritza sozietateak, baldin enpresan dituzten partaidetzak autonomoen araubide berezian kotizatzen duten gehienez ere 9 langileri badagozkie (edo araubide orokorrean, kooperatiben edo lan sozietate mugatuen kasuan).
- Erakunde onuradunek gutxienez salmenta puntu bat eta/edo zerbitzu fisikoak eduki behar dituzte Arabako udalerrietako merkataritzarako etxabeetan eta/edo elikadura galerietan (auzo merkatuak). Eta txikizkako merkataritzaren eta zerbitzu pertsonalen sektorekoak izan beharko dira, edo artisautza lantegi bat izan beharko dute, jendeari saltzeko. Araudi honen ondorioetarako, txikizkako merkataritzaren eta zerbitzu pertsonalen sektorekoak izango dira jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafe hauetakoren batean alta emanda daudenak:
- Lehenengo ataletik, honako talde hauek:
- 64 taldea. Janarien, edarien eta tabakoen txikizkako merkataritza, establezimendu iraunkorretan egina.
- 65 taldea. Elikadurarako ez diren ekoizkin industrialen txikizkako merkataritza, establezimendu iraunkorretan egina (salbu eta 654 eta 655 taldeak)
- 97 taldea. Zerbitzu pertsonalak (salbu eta 974 taldea).
- 755 taldea. Bidaia agentziak.
- Bigarren ataletik, 86 taldea. Lanbide liberalak, artistikoak eta literarioak
- Lehenengo ataletik, honako talde hauek:
Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zuzendaritza
-
84/2021 Erabakia, martxoaren 2koa
- Foru Gobernu Kontseiluaren 49/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa. Onestea Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zuzendaritzaren eskumeneko eremuan ematen diren dirulaguntzak arautzeko oinarri orokorrak.
Ebazpena emateko epea: 6 hilabete.
Epe hori igarota eskaerek ebazpen adierazirik ez badute, ezetsitzat jo beharko dira
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
COVID-19ak Arabako merkataritza sektorean 2020ko ekitaldian sortutako jarduera gastuei aurre egiteko ezohiko laguntzak eskatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Fakturen ordainketa agiriak aurkeztea (2020ko deialdia) | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Dirulaguntza justifikatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |