null Ayudas para hacer frente a los gastos de actividad para entidades sin ánimo de lucro del sector turístico alavés EUS

Arabako turismo sektoreko irabazteko xederik gabeko erakundeei sortutako jarduera gastuei aurre egiteko laguntzak

Arabako turismo sektoreko irabazteko xederik gabeko erakundeak babesteko eta haiei laguntza ekonomikoa emateko oinarriak ezartzea, COVID-19aren hedapenari eusteko hartutako neurrien eragina minimizatzeko eta haien jarduerari ahalik eta lasterren bultzada berria ematea ahalbidetzeko.

Probintzia eremuko irabazteko asmorik gabeko elkarteek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan behar bezala inskribatuta badaude eta helburu soziala turismoa sustatzea badute edo Arabako Lurralde Historikoan proiektu turistiko edo gastronomiko bat garatzen badute. Landa garapeneko elkarteak kanpoan geratuko dira berariaz.

Gainera, entitate onuradun horiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Enpresa jardueraren egoitza fiskala Arabako Lurralde Historikoan egotea eta lantokia bertan egotea.
  • Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea, 58/2004 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, bai dirulaguntza emateko ebazpenaren aurretik, bai dirulaguntza jasotzeko unean.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saila

Foru Agindua 177/2021 apirilaren 12koa Onestea COVID-19ak Arabako turismo sektoreko irabazteko xederik gabeko erakundeetan 2021eko ekitaldian sortutako jarduera gastuei aurre egiteko ezohiko laguntzen deialdia

Foru Gobernu Kontseiluaren azaroaren 12ko 49/2019 Foru Dekretua.

Ebazpena emateko epea: 6 hilabete.

Epe hori igarota eskaerek ebazpen adierazirik ez badute, ezetsitzat jo beharko dira.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
COVID-19ak sortutako jarduera gastuei aurre egiteko ezohiko laguntzen deialdiaren eskabidea turismo sektoreko irabazteko xederik gabeko erakundeetzat

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Dirulaguntza justifikatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi