B atalaren eskaerak aurkeztea: "Emakumezkoen kirol federatua babestea"

Epeak

Itxita

2023ko maiatzaren 6tik 26ra. 

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Formulario elektronikoa betetzea.

  • Emakume lizentzia-kopurua zehazten duen federazioaren ziurtagiria (I. eranskina).

  • Hala badagokio, kirol-jardueran emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko konpromisoaren dokumentazioa:

    • 2022an edo 2023an emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan gutxienez 15 orduko prestakuntza egin eta gainditu izanaren ziurtagiria.

    • Indarrean dagoen Berdintasun Plana eta 2023ko edo 2022-2023 denboraldiko ekintzen urteko plana.

    • 2022an edo 2023an emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko ekintza zehatzen bat gauzatu dela modu frogagarrian egiaztatzen duen dokumentazioa.

  • Trebiñuko enklabean kokatutako erakundeak: erakundeen erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria eta Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.

  • Arabako Foru Aldundiak egiaztatzeari uko egiten dioten erakundeak: Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak.

Eskaera telematikoan lehendakariaren kargua doakoa dela adierazi ez duten erakundeak: BEZaren salbuespenaren ziurtagiria.

Informazio gehiago

Kirol zerbitzua

Probintzia plaza, 5-3

01001 Gasteiz

Telefonoa: 945 18 18 18

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala 

Izapide hau Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke.