Bidaiariak garraiatzeko zerbitzu pribatu osagarrirako (VPC) baimenaren eskabidea - egoitza
Bidaiariak garraiatzeko zerbitzu pribatu osagarrirako (VPC) baimenaren eskabidea
Epeak
Urte osoan
Aurkeztu beharreko agiriak
- Tasa ordaindu izanaren agiria.
- Ekonomia jardueren gaineko zergaren epigrafe egokian –garraio publikoa ez den beste batean– alta eman izanaren egiaztagiria.
- Posta elektronikoko helbidea.
- Ibilgailuak erabili ahal izatea egiaztatzen duen dokumentazioa:
- Jabetza araubidean edo finantza errentamenduan bada: zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa.
- Errentamendu arruntean bada: errentamendu kontratua.
- Garraioaren premia eta horren proportzionaltasuna egiaztatzen duen agiria:
-
Enpresako zentroetara ohikotasunez jotzen duten langileen, hornitzaileen eta bezeroen kopurua egiaztatzen duen dokumentazioa.
-
Informazio gehiago
Izapidetze elektronikoan, enpresak baimena eman dezake Arabako Foru Aldundiak beste administrazio batzuek dituzten datuak kontsulta ditzan, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatze aldera.
Baimena emanez gero, hauek bakarrik aurkeztu behar ditu:
- Enpresako zentroetara ohikotasunez jotzen duten langile propioen, hornitzaileen eta bezeroen kopurua egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Ibilgailuen errentamendu kontratuak, errentamendu arruntean edukiz gero.
- Posta elektronikoko helbidea.
Eskaera izapidetzeko, lehendabizi ibilgailuko indarrean dagoen tasa ordaindu behar da.
Zer behar dut?
Ziurtagiri digitala
IZAPIDETZE ELEKTRONIKOA SOILIK