Convocatoria de subvenciones para el desarrollo de programas y o actividades dirigidas a la consecución de la igualdad de mujeres y hombres. Asociaciones y entidades sin ánimo de lucro EUS - egoitza
Irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeei zuzendutako dirulaguntzen deialdi publikoa, emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko jarduerak gara ditzaten. 2023ko ekitaldia
Deialdiaren xedea da dirulaguntzak ematea, norgehiagoka araubidean. Dirulaguntza horien helburua da Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean 2023eko urtarrilaren 1etik abenduaren 1era bitartean irabazi asmorik gabeko elkarte edo erakundeek sustatutako proiektuak garatzeko laguntza ematea, Gasteizko udalerrian garatutakoak izan ezik.
Egoitza Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean duten irabazi asmorik gabeko fundazio eta elkarteak, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Orokorrean edo, hala badagokio, dagokion erregistro publikoan legez eratuta eta erregistratuta daudenak.
Berdintasunaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza
Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzua
Foru Gobernu Kontseiluaren 869/2022 Erabakia, abenduaren 28koa. Onespena ematea emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortze aldera jarduerak egiteko irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeentzako dirulaguntzen 2023ko deialdiari.
Foru Gobernu Kontseiluaren 23/2020 Foru Dekretua, uztailaren 21 koa. Onespena ematea Diputatu Nagusiaren Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrei.
Ebazteko eta jakinarazteko epea: 6 hilabete
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzera bideratutako programak edo jarduerak finantzatzeko eskaera | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |