null Convocatoria de subvenciones para el desarrollo de programas y o actividades dirigidas a la consecución de la igualdad de mujeres y hombres. Asociaciones y entidades sin ánimo de lucro EUS

Irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeei zuzendutako dirulaguntzen deialdi publikoa, emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko jarduerak gara ditzaten. 2021eko ekitaldia

Deialdiaren xedea da dirulaguntzak ematea, norgehiagoka araubidean. Dirulaguntza horien helburua da Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 1era bitartean irabazi asmorik gabeko elkarte edo erakundeek sustatutako proiektuak garatzeko laguntza ematea, Gasteizko udalerrian garatutakoak izan ezik.

Egoitza Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean duten irabazi asmorik gabeko fundazio eta elkarteak, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Orokorrean edo, hala badagokio, dagokion erregistro publikoan legez eratuta eta erregistratuta daudenak.

Berdintasunaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza

Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzua

Diputatu Nagusiaren 696/2020 Foru Erabakia, abenduaren 29koa. Elkarteei eta irabazteko xederik gabeko erakundeei zuzendutako deialdi publikoa onartzea, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzera bideratutako programak edo jarduerak gara ditzaten. 2021eko ekitaldia.

Foru Gobernu Kontseiluaren 23/2020 Foru Dekretua, uztailaren 21 koa. Onespena ematea Diputatu Nagusiaren Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrei.

Ebazteko eta jakinarazteko epea: 6 hilabete

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzera bideratutako programak edo jarduerak finantzatzeko eskaera

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi