null Convocatoria de subvenciones para el desarrollo del deporte escolar a través de entidades sin ánimo de lucro EUS

Irabazteko xederik gabeko erakundeen bidez 2018/2019 kanpainan eskola kirola garatzeko dirulaguntzetarako deialdia

Deialdiaren xedea da 2018/2019 kanpainan eskola kirolaren programan eta hori garatzen duten araudietan (uztailaren 16ko 231/2018 Foru Aginduaren bidez onarturik) jasotako jardueretan parte hartzeagatik sortutako gastuak finantzatzen laguntzea, aurrekontuan ezarritako mugen barruan.

Hona nortzuk izan daitezkeen dirulaguntzen onuradun: ikastetxeak edo haiei atxikitako irabazteko xederik gabeko erakundeak (Ikasle gurasoen elkarteak, kirol taldeak,...); Arabako federazioak; bai eta kirol klub eta elkarteak ere, eskola kirolaren 2018-2019 kanpainan izena eman badute eta egoitza edo ordezkaritza Araban edo Trebiñuko Konderrian badute.

Arabako Foru Aldundia. Euskara, Kultura eta Kirol Saila.

Foru Gobernu Kontseiluaren 368/2019 Erabakia, ekainaren 4koa. Onestea 2018/2019 kanpainan eskola kiroleko programako jardueretan parte hartzeko dirulaguntza lerroaren deialdia.

Diputatuen Kontseiluaren 55/2015 Foru dekretua, urriaren 6koa, onartzen dituena Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren lehia bidezko dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri orokorrak.

Lau hilabete, ALHAOn deialdia argitaratzen denetik.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Irabazteko xederik gabeko erakundeen bidez eskola kirola garatzeko dirulaguntzak eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi