Convocatoria de subvenciones por la participación en las actividades contenidas en el programa de deporte escolar eu - egoitza
2020/2021 kanpainan eskola kiroleko programan jasotzen diren jardueretan parte hartzeko dirulaguntzen deialdia
2020/2021 kanpainan eskola kirolaren programan eta hori garatzen duten araudietan (otsailaren 19ko 50/2021 eta 51/2021Foru Aginduaren bidez onarturik) jasotako jardueretan parte hartzeagatik sortutako gastuak finantzatzen laguntzea, aurrekontuan ezarritako mugen barruan.
Hona nortzuk izan daitezkeen dirulaguntzen onuradun: ikastetxeak edo haiei atxikitako irabazteko xederik gabeko erakundeak (Ikasle gurasoen elkarteak, kirol taldeak...); Arabako federazioak; bai eta kirol klub eta elkarteak ere, eskola kirolaren 2020/2021 kanpainan izena eman badute eta egoitza edo ordezkaritza Araban edo Trebiñuko Enklabean badute.
Arabako Foru Aldundia. Kultura eta Kirol Saila. Kirol Zerbitzua.
Foru Gobernu Kontseiluaren 393/2021 Erabakia, ekainaren 22koa. Onesten duena 2020/2021 kanpainan eskola kiroleko programako jardueretan parte hartzeko dirulaguntza lerroaren deialdia.
Diputatuen Kontseiluaren 50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, onartzen dituena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia bidezko dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri orokorrak.
Lau hilabete, ALHAOn deialdia argitaratzen denetik.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
2019/2020 kanpainan eskola kiroleko programan jasotzen diren jardueretan parte hartzeko dirulaguntzen deialdia | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |