Egindako gastuen justifikazioa

Izapidetu

Epeak

Irekita

2021eko azaroaren 30era arte.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Justifikazio-kontu sinplifikatua (IV. ERANSKINA, bat programa bakoitzeko)

  • Jardueren memoria bat, dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak bete direla justifikatzen duena eta egindako jarduerak eta lortutako emaitzak azaltzen dituena (III. ERANSKINA)

  • Jardueraren gastu guztien zerrenda sailkatua, hau da, jardueraren aurrekontu osoa; zerrendan jarri beharko dira hartzekoduna, gastuen agiria edo faktura, zenbatekoa, jaulkipen data eta, hala badagokio, ordainketaren data

  • Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako diru sarreren eta dirulaguntzen xehetasunak, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

  • Hala badagokio, itzulketaren ordainketa gutuna, aplikatu ez diren gerakinen kasuan; bai eta haietatik eratorritako interesena ere

  • Gainera, halakorik bada, ale bat aurkeztuko da azterlan, programa, argitalpen, iragarki kartel eta prestatutako dokumentazio idatzi edo grafiko guztiarena; horrek guztiak bat etorri behar du eskaeran aurkeztutako programarekin

  • Erakundearen erantzukizunpeko adierazpen bat, aurkeztutako dokumentazioa benetakoa dela eta jatorrizkoekin bat datorrela adierazten duena

Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke. 

Izapidetu