Desgaitasun egoera aitortuta duten pertsonentzako eta garapen nahasmenduak dituzten 0-6 urte bitarteko adingabeentzako laguntzak eskatzea

Epeak

Irekita

2024/02/27 - 2024/09/15

Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau 2024ko otsailaren 27an hasiko da eta irailaren 15ean amaituko da, egun horiek barne.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Laguntza eskatzen duen duen pertsonaren elkarbizitzako familia unitatearen ondasunen zinpeko aitorpena.

  • Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen baimena datu pertsonalak biltzeko edota emateko, hain zuzen ere gizarte prestazioak, laguntzak eta zerbitzuak lortzeko, jasotzeko eta mantentzeko legez ezarritakoa betetzeko behar diren datu pertsonalak.

  •  Eskatzen den laguntza aplikatuko den ekintzaren, laguntza teknikoaren edo zerbitzuaren kostua 2.000 eurokoa edo gehiagokoa bada, bi aurrekontu edo proformako faktura; hori baino gutxiago bada, nahikoa izango da aurrekontu edo faktura bat. Eginbehar horretatik salbuetsita egongo da 2.000 euro edo gehiagoko zenbatekoa izanda, beren izaera bereziarengatik

  • Laguntzaren xede den ekintzaren, laguntza teknikoaren edo zerbitzuaren kostuaren hiru aurrekontu edo proforma-faktura, baldin eta diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoa 40.000,00 eurotik gorakoa bada obrak egiteko, eta 15.000,00 eurotik gorakoa, berriz, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko, salbu eta produktua beste hornitzaile edo erakunde batek zerbitzua ematen ez badu.

  • Laguntza jasotzeko baldintza orokorrak eta bereziak betetzen direla frogatzen duten agiriak.

  • Berreskuragarritzat jotako elementu baten erabilera lagatzen bada edo haren kostu osoa ordaintzeko dirulaguntza ematen bada, hura itzultzeko konpromisoa.

  • Beste erakunde publiko edo pribatu batzuek kasu berberetarako subsidiariotzat jotzen dituzten laguntzen kasuan, erakunde horiek emandako ebazpena aurkeztu beharko da.

  • Autonomia Pertsonaleko Zentroko Informazio eta Aholkularitza Zerbitzuaren Orientazio Txosten Teknikoa, eskatutako laguntzari buruzkoa, deialdian jasotako salbuespenetarako izan ezik.

Informazio gehiago

Eskabideak aurkezteko, zure erreferentziazko gizarte-langilearengana edo GOFEren Informazio Zerbitzura jo dezakezu, gizarte-informazioa eskatzeko aurretiko hitzordua eskatuta edo telefonoz 945 15 10 15 telefonoan. Gasteiztik kanpo bizi bazara, zure Oinarrizko Gizarte Zerbitzura jo behar duzu.

Autonomia Pertsonaleko Zentroko Informazioa eta Aholkularitza Zerbitzuaren Orientazio Txosten Teknikoa lortzeko eta/edo deialdian jasotako ekintza eta produktu lagungarriei buruzko informazioa eskatzeko, eskatu aurretiko hitzordua edo telefonoz 945 22 02 52era deituta (1 luz. eta 2 luz.).