null Banako laguntza ekonomikoen deialdi publikoa, desgaitasun egoera aitortuta duten pertsonentzat eta garapen nahasmenduak dituzten 0-6 urte bitarteko adingabeentzat

Banako laguntza ekonomikoen deialdi publikoa, desgaitasun egoera aitortuta duten pertsonentzat eta garapen nahasmenduak dituzten 0-6 urte bitarteko adingabeentzat

Araudi honen bidez araututako laguntzen xedeak dira onuradunen bizi kalitatea hobetzea, ezintasunak pertsona horiei sortzen dizkien beharrak asetzea, eta beraien autonomia, garapen pertsonala eta gizarteratzea sustatzea. Horretarako hauetako bat emango zaie: prestazio ekonomikoa ezintasuna dela eta ekintzaren bat egiteko, laguntza produktu bat eskuratzeko edo zerbitzu bat jasotzeko egin behar dituzten gastuak konpentsatzeko (denak edo zati bat) edo laguntza produktu baten erabileraren lagapena.

  • Benetako egoitza Arabako Lurralde Historikoan edukitzea eta eskaeraren dataren aurretik urtebetez etengabe erroldatuta egon izana bertako udalerrietakoren batean.

  • Laguntzaren onura jasoko duenak gutxienez ehuneko 33ko ezintasuna eduki behar du (laguntzaren bidez arindu nahi den ezintasuna). Hau ez zaie aplikatuko 3 urtetik beherako adingabeei, baldin eta teknikarien ustez heltzeko garapenean hondar ezintasuna ekar lezakeen atzerapena badute.

  •  Zerbitzu berak jaso ezin izatea Arabako Foru Aldundiaren eta beste erakunde publiko zein pribatu batzuen programetan (beraienak, itunduak zein diruz lagunduak).

  •  Eskatzaileak 65 urte baino gehiago badu, adin horretara iritsi baino lehenagotik eduki behar du onartuta b) letran ezarritako ezintasuna.

Pertsona Desgaituen Arloko Zuzendariordetza Teknikoak

Foru Gobernu Kontseiluaren 32/2021 Foru dekretua, uztailaren 20koa. Onespena ematea des[1]gaitasuna duten pertsonen eta garapen nahasmenduak dituzten 0 eta 6 urte bitarteko adinga[1]been autonomia bultzatzeko banakako laguntzak arautzeko oinarri orokorrei.

Banako laguntza ekonomikoen 2024ko deialdi publikoa, desgaitasun egoera aitortuta duten pertsonentzat

Ebazpena eman beharko da eta eskaera egin duten pertsonari jakinarazi hiru hilabeteko gehienezko epean, eskaerak jasotzen direnetik. Aurreko paragrafoan aipatutako epea igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak berariaz ebazteko duen betebeharra gorabehera.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Desgaitasun egoera aitortuta duten pertsonentzako eta garapen nahasmenduak dituzten 0-6 urte bitarteko adingabeentzako laguntzak eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi