Dirulaguntza justifikatzea

Izapidetu

Epeak

Irekita

Esleitu datatik 2022ko azaroaren 11ra arte.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Egindako jarduketen/inbertsioen memoria. Obrak eginez gero, obren argazkia ere aurkeztu behar da memoriarekin batera.
  • Justifikazio fakturen zerrenda; honako hauek jaso behar ditu: hartzekoduna, zenbatekoa, jaulkipen data eta ordainketa data, ordainduta badago.
  • Ordainagiriak eta gainerako frogagiri baliokideak.
  • Baldin eta gastuak kontratu txikien zenbatekora (40.000,00 euro obretan edo 15.000,00 euro gainerako kontratuetan) heltzen badira eta kopuru horiez gaindikoak badira, hautapenaren justifikazioarekin batera, hautatutako eskaintza ez bada ekonomiaren aldetik onuragarriena, hiru eskaintza aurkeztu beharko dira, eta justifikazio txostena ere bai, non eta ez den aurkeztu eskaera egiterakoan, eta gerora gastu erreala kontratu txiki gisa ezarritakoaren beste edo hori baino gehiago bada.
  • Hauei buruzko informazioa jasotzen duen erantzukizunpeko adierazpena:

a) Aurkeztutako datuak egiazkoak direla eta aurkeztutako kopiak jatorrizko dokumentuekin bat datozela.

b) Dirulaguntza honetaz gainera, hemen diruz lagundutako kontzeptuetarako beste diru sarrera edo dirulaguntza batzuk lortu diren. Baiezkoa bada, diru sarrera horien justifikazioa aurkeztuko da, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

Zer behar dut?

Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke. 

Izapidetu