Elkarteei eta irabazteko xederik gabeko erakundeei zuzendutako deialdi publikoa, sentsibilizazioa eta kultura arteko bizikidetza sustatzera bideratutako programak edo jarduerak gara ditzaten - egoitza
Elkarteei eta irabazteko xederik gabeko erakundeei zuzendutako deialdi publikoa, sentsibilizazioa eta kultura arteko bizikidetza sustatzera bideratutako programak edo jarduerak gara ditzaten. 2022ko ekitaldia
Deialdiaren xedea da dirulaguntzak ematea, norgehiagoka araubidean. Dirulaguntza horien helburua da Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 1era bitartean irabazi asmorik gabeko elkarte edo erakundeek sentsibilizazioa eta kultura arteko bizikidetza sustatzeko proiektuak eta/edo jarduerak, genero ikuspegia dutenak, garatzeko laguntza ematea, Gasteizko udalerrian garatutakoak izan ezik.
Egoitza Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean duten irabazi asmorik gabeko fundazio eta elkarteak, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Orokorrean edo, hala badagokio, dagokion erregistro publikoan legez eratuta eta erregistratuta daudenak.
Berdintasunaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza
Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzua
Diputatu Nagusiaren 374/2021 Foru Dekretua, abenduaren 23koa. Elkarteei eta irabazteko xederik gabeko erakundeei zuzendutako deialdi publikoa onestea, sentsibilizazioa eta kultura arteko bizikidetza sustatzera bideratutako programak edo jarduerak gara ditzaten. 2022ko ekitaldia
Foru Gobernu Kontseiluaren 23/2020 Foru Dekretua, uztailaren 21 koa. Onespena ematea Diputatu Nagusiaren Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrei.
Ebazteko eta jakinarazteko epea: 6 hilabete
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Genero ikuspegidun sentsibilizazioa eta kultura arteko bizikidetza sustatzera bideratutako programak edo jarduerak finantzatzeko eskaera | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |