null Emakumeen kirola sustatzeko dirulaguntzen deialdia

2024. urtean emakumeen kirola sustatzeko dirulaguntzen deialdia

Arabako kirol-erakundeei emakumeen kirola sustatzeko dirulaguntzak ematea helburu duen deialdia.

Egoitza soziala Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean duten eta kasuan kasuko Kirol Erakundeen Erregistroan behar bezala izena emanda dauden Arabako kirol klub, talde eta federazioak.

Egoitza soziala Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean duten eta indarrean dagoen eskola kiroleko programan alta emanda dauden irabazteko xederik gabeko erakundeak.

Eskaerak balorazio batzordeak aztertuko ditu. Batzordeburua Kirol Zerbitzuaren zuzendaria izango da.

2024ko deialdiaren oinarriak

7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokor arautzaileen aldaketa onartzen duena.

50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-konkurrentziaren araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokorrak onartzen dituena.

11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko diru-laguntzei buruzkoa.

Organo eskudunak, balorazio-batzordeak proposatuta, dagokion ebazpena emango du, deialdia ALHAOn argitaratu eta gehienez ere sei hilabeteko epean.

Gehieneko epea igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek ulertu ahal izango dute eskabidea ezetsi egin dela.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Eskaerak aurkeztea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Jardueren justifikazioa

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi