Emakumeen kirola sustatzeko dirulaguntzen deialdia - egoitza
2023. urtean emakumeen kirola sustatzeko dirulaguntzen deialdia
Arabako kirol-erakundeei emakumeen kirola sustatzeko eta emakumezkoen kirol federatua babesteko dirulaguntzak ematea helburu duen deialdia.
- A atala:
-
Klubak, kirol-elkarteak eta kirol-federazioak.
-
Indarrean dagoen eskola-kiroleko kanpainan izena emandako irabazi-asmorik gabeko erakundeak.
-
- B atala:
- Arabako klubak eta kirol-elkarteak.
Erakundeek Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko Enklabean izan behar dute helbide soziala.
Eskaerak balorazio batzordeak aztertuko ditu. Batzordeburua Kirol Zerbitzuaren zuzendaria izango da.
7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokor arautzaileen aldaketa onartzen duena.
50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-konkurrentziaren araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokorrak onartzen dituena.
11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko diru-laguntzei buruzkoa.
Organo eskudunak, balorazio-batzordeak proposatuta, dagokion ebazpena emango du, deialdia ALHAOn argitaratu eta gehienez ere sei hilabeteko epean.
Gehieneko epea igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek ulertu ahal izango dute eskabidea ezetsi egin dela.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
A atalaren eskaerak aurkeztea: "Emakumearen kirola sustatzea" | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
A ataleko jardueren justifikazioa | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
B atalaren eskaerak aurkeztea: "Emakumezkoen kirol federatua babestea" | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |