Emakumeen kirola babesteko dirulaguntzak eskatzea - egoitza
A atalaren eskaerak aurkeztea: "Emakumearen kirola sustatzea"
Epeak
2023ko maiatzaren 6tik 26ra, biak barne.
Aurkeztu beharreko agiriak
-
Formulario elektronikoa betetzea.
-
Hala badagokio, kirol-jardueran emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko konpromisoaren dokumentazioa:
-
2022an edo 2023an emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan gutxienez 15 orduko prestakuntza egin eta gainditu izanaren ziurtagiria.
-
Indarrean dagoen Berdintasun Plana eta 2023ko edo 2022-2023 denboraldiko ekintzen urteko plana.
-
2022an edo 2023an emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko ekintza zehatzen bat gauzatu dela modu frogagarrian egiaztatzen duen dokumentazioa.
-
-
Trebiñuko enklabean kokatutako erakundeak: erakundeen erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria eta Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.
-
Arabako Foru Aldundiak egiaztatzeari uko egiten dioten erakundeak: Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak.
-
Eskaera telematikoan lehendakariaren kargua doakoa dela adierazi ez duten erakundeak: BEZaren salbuespenaren ziurtagiria.
Informazio gehiago
Kirol zerbitzua
Probintzia plaza, 5-3
01001 Gasteiz
Telefonoa: 945 18 18 18
Zer behar dut?
Ziurtagiri digitala
Izapide hau Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke.