Emandako dirulaguntzak justifikatzeko agiriak

Epeak

Itxita

2021eko abenduaren 30era arte. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Dirulaguntzen onuradun diren erakundeek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte 2021eko abenduaren 30a baino lehen:

1. Diruz lagundutako inbertsioa egiteak eragindako gastuen fakturak.

2. Diruz lagundutako inbertsioaren diru sarrera eta gastuen balantzea.

3. Diruz lagundutako inbertsioaren memoria. Nahikoa den informazio grafiko eta idatzia jaso beharko du, eta egindako esku hartzea argi deskribatu beharko du.

4. Eredu normalizatuaren araberako ziurtagiria, espedientean sartzen diren fitxategiak jatorrizkoen irudi fidela direla adieraziz. 

5. Fakturak ordaindu direla egiaztatzen duten dokumentazioa. Ordainagiriak une horretan bertan edo geroago entregatu ahal izango dira, 2022ko martxoaren 31 baino lehen.

Honako hauek onartuko dira ordainagiri gisa:

  • Bankuko egiaztagiria, non zehaztuko baitira, gutxienez, zenbatekoa, data eta ordainketaren edo transferentziaren onuraduna.
  • Fakturaren jaulkitzaileak sinatutako eta/edo zigilatutako ziurtagiria; bertan agertuko dira faktura zenbakia, zenbatekoa eta ordainketa data.
  • Posta arruntez jasotako banku laburpenak.
  • Kontu korronteen libreten kopia, mugimenduak ageri dituena.
  • Posta elektronikoz jasotako banku laburpenak edo transferentzia agindu telematikoak.
  • Erosketa tiketak, zenbatekoa ordaindu dela egiaztatzen dutenak edo fakturak, enpresa jaulkitzaileak jarritako zigiluarekin, adieraziz ordainduta daudela.

 

Informazio gehiago

Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzua

Probintzia plaza 5, 4º

01001 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 18 18 71

E-maila: patrimonio-ha@araba.eus 

Zer behar dut?

  • BAKQ

    Ziurtagiri digitala 

Arabako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoaren bidez, egungo dirulaguntzen deialdiari dagokion espedienteko dokumentazioa erantsita.