Arabako kuadrilletan enplegurako prestakuntza emateko laguntzen eskaera 2024

Epeak

Itxita

2024ko otsailaren 15etik martxoaren 22ra arte.

Aurkeztu beharreko agiriak

Erakunde eskatzaileek egoitza elektronikoan zehaztutako eskaera inprimakia bete beharko dute ikastaro bakoitzeko eta honako agiri hauek erantsi:

  • Eman beharreko ikastaroaren edukia azaltzen duen txostena; haren helburuak eta edukiak aipatu behar dira.
  • Ikasleak hautatzeko irizpideak
  • Prestakuntzako ekintzaren programa
  • Zuzeneko prestakuntza izanez gero, irakasleen curriculumak
  • Teleprestakuntza:
    • Erabiltzea aurreikusi den teleprestakuntza plataformari buruzko datuak; propioa, azpikontratatua edo doakoa den adierazi behar da.
    • Ikastaroan tutore izango den pertsonaren edo diren pertsonen datuak eta curriculuma.

Edonola ere, prestakuntza ekintzaren aurrekontu ekonomikoa banakatuta egon beharko da, honako hauetan jasotako gastuen sailkapenaren arabera: enplegurako prestakuntzarako zuzeneko ikastaroei buruzko 14. artikulua eta teleprestakuntza ikastaroei buruzko 16. artikulua.

Zer behar dut?

Izapide hau Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke.