Arabako kuadrilletan enplegurako prestakuntza emateko laguntzen eskaera

Epeak

Itxita

2022ko otsailaren 10etik martxoaren 11ko 14:00ak arte.

Aurkeztu beharreko agiriak

Erakunde eskatzaileek egoitza elektronikoan zehaztutako eskaera inprimakia bete beharko dute ikastaro bakoitzeko eta honako agiri hauek erantsi:

  • Eman beharreko ikastaroaren edukia azaltzen duen txostena; haren helburuak eta edukiak aipatu behar dira.
  • Ikasleak hautatzeko irizpideak
  • Prestakuntzako ekintzaren programa
  • Zuzeneko prestakuntza izanez gero, irakasleen curriculumak
  • Teleprestakuntza:
    • Erabiltzea aurreikusi den teleprestakuntza plataformari buruzko datuak; propioa, azpikontratatua edo doakoa den adierazi behar da.
    • Ikastaroan tutore izango den pertsonaren edo diren pertsonen datuak eta curriculuma.

Edonola ere, prestakuntza ekintzaren aurrekontu ekonomikoa banakatuta egon beharko da, honako hauetan jasotako gastuen sailkapenaren arabera: enplegurako prestakuntzarako zuzeneko ikastaroei buruzko 14. artikulua eta teleprestakuntza ikastaroei buruzko 16. artikulua.

Zer behar dut?

Izapide hau Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke.