Irabazteko xederik gabeko erakundeek enplegurako prestakuntza emateko laguntzen 2024ko deialdiaren eskabidea

Epeak

Itxita

Otsailaren 15etik martxoaren 22ra arte

Aurkeztu beharreko agiriak

Erakunde eskatzaileek egoitza elektronikoan zehaztutako eskaera inprimakia bete beharko dute ikastaro edo jardunaldi bakoitzeko eta honako agiri hauek erantsi:

  • Eman beharreko ikastaroaren edukia azaltzen duen txostena; haren helburuak eta edukiak aipatu behar dira.
  • Ikasleak hautatzeko irizpideak (ikastaroak badira soilik)
  • Prestakuntzako ekintzaren programa
  • Zuzeneko prestakuntza izanez gero, irakasleen curriculumak
  • Teleprestakuntza:
    • Erabiltzea aurreikusi den teleprestakuntza plataformari buruzko datuak; propioa, azpikontratatua edo doakoa den adierazi behar da
    • Ikastaroan tutore izango den pertsonaren edo diren pertsonen datuak eta curriculuma

 

Edonola ere, prestakuntza ekintzaren aurrekontu ekonomikoa banakatuta egon beharko da, honako hauetan jasotako gastuen sailkapenaren arabera: enplegurako prestakuntzarako zuzeneko ikastaroei buruzko 17. artikulua, teleprestakuntza ikastaroei buruzko 19. artikulua eta zabalkunde jardunaldiei buruzko 26. artikulua.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala. 

Izapide hau Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke.