"Ernestina Champourcin" poesia lehiaketaren parte hartzeko oinarriak - egoitza
"Ernestina Champourcin" poesia lehiaketan parte hartzeko oinarriak 2023
Epeak
2023/03/18 - 2023/07/10
Aurkezteko epea deialdi hau ALHAOn argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2023ko uztailaren 10ean amaituko da, 23:59an (penintsulako ordua).
Aurkeztu beharreko agiriak
Lana. Poema sortek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. 500 bertso izan behar dituzte gutxienez eta 700 gehienez, inprenta tipografiaz idatziak (arial 12 edo antzekoa), tarte bikoitzean, eta egileak askatasun osoa izango du estrofei, neurriari eta errimari dagokionez.
Informazio gehiago
Zer behar dut?
- BAK
- BAKQ
- Ziurtagiri digitala
Lana, PDF formatuan erantsiko da. Eskema honi jarraituz jarri behar zaio izena fitxategi horri: LANAREN IZENBURUA-IZENGOITIA.PDF
Lanaren formatu informatikoan ezin da egilearen izena agertu.
Aurrez aurreko/posta bidezko aurkezpena:
Hautagaitzak Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailari zuzendu behar zaizkio, eta Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztu edo hara bidali (Probintzia plaza, 5, behea 01001 Gasteiz), eta “Ernestina de Champourcin poesia lehiaketa” erreferentzia izan behar dute. Honako hauek bidali behar dira:
-
Lana euskarri informatikoan (CDa edo pendrivea), PDF formatuan. Eskema honi jarraituz jarri behar zaio izena fitxategi horri: LANAREN IZENBURUA-IZENGOITIA.PDF.
Lanaren formatu informatikoan ezin da egilearen izena agertu.
-
Deialdi honen II. eranskina, behar bezala beteta
II. eranskin horretan lanaren izenburua eta izengoitia idatzi behar dira, aurkeztutako lana identifikatu ahal izateko.