"Ernestina Champourcin" poesia lehiaketan parte hartzeko oinarriak 2022

Epeak

Itxita

Aurkezteko epea deialdi hau ALHAOn argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2022ko uztailaren 10ean amaituko da, 23:59an (penintsulako ordua).

Aurkeztu beharreko agiriak

Lana. Poema sortek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. 500 bertso izan behar dituzte gutxienez eta 700 gehienez, inprenta tipografiaz idatziak (arial 12 edo antzekoa), tarte bikoitzean, eta egileak askatasun osoa izango du estrofei, neurriari eta errimari dagokionez.

II. eranskina

Informazio gehiago

echampourcin@araba.eus

Zer behar dut?

    • BAK
    • BAKQ
    • Ziurtagiri digitala

    Lana, PDF formatuan erantsiko da. Eskema honi jarraituz jarri behar zaio izena fitxategi horri: LANAREN IZENBURUA-IZENGOITIA.PDF

    Lanaren formatu informatikoan ezin da egilearen izena agertu.

Aurrez aurreko/posta bidezko aurkezpena:

Hautagaitzak Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailari zuzendu behar zaizkio, eta Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztu edo hara bidali (Probintzia plaza, 5, behea 01001 Gasteiz), eta “Ernestina de Champourcin poesia lehiaketa” erreferentzia izan behar dute. Honako hauek bidali behar dira:

  • Lana euskarri informatikoan (CDa edo pendrivea), PDF formatuan. Eskema honi jarraituz jarri behar zaio izena fitxategi horri: LANAREN IZENBURUA-IZENGOITIA.PDF.

Lanaren formatu informatikoan ezin da egilearen izena agertu.

  • Deialdi honen II. eranskina, behar bezala beteta

II. eranskin horretan lanaren izenburua eta izengoitia idatzi behar dira, aurkeztutako lana identifikatu ahal izateko.