2019/2020 kanpainan eskola kiroleko programan jasotzen diren jardueretan parte hartzeko dirulaguntzen deialdia

Epeak

Itxita

2021eko uztailaren 1etik 20ra bitartean. 

Aurkeztu beharreko agiriak

1.- Eskaerak:
Laugarren klausulan jasotzen diren programetarako:
Ez da eskaerarik aurkeztu beharko, eskola kirolaren 2020/2021 ekitaldian izena emandako erakunde eta parte hartzaileen izen emateak jotzen baitira halakotzat (parte hartzaileak, hau da, taldeak eta multzoak) eta izen emateetan eman eta Kirol Zerbitzuak baliozkotzat jotako datuen araberakoak izango baitira. Dirulaguntza hau eratzeko, hain zuzen, eskola kiroleko izen emateen informatika aplikaziotik 2021ko maiatzaren 14ko dataz ateratako datuak baliatu dira.
Hezkuntza arloko beharrizan bereziak dituzten eskola umeentzat kirol prestakuntzako langile bat beharrezkoa den edo ez erabakitzeko, erakundearen ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, beharrizan hori islatzen duena, hauexek azalduta:

  • Erakundearen identifikazio zenbakia, IFZ eta izena.
  • Laguntza ematen duen monitorearen identifikazio zenbakia eta izen-abizenak.
  • Hezkuntza arloko beharrizan bereziak dituen kirolariaren identifikazio zenbakia eta haren ezintasunaren ziurtagiri ofiziala.
  • Sartuta dauden taldearen identifikazio zenbakia, izena eta kirol modalitatea.

“Berdintasun planak” gauzatu edo ezarri izana ziurtatzeko, 2020-2021 ikasturtean dagokion plana gauzatu edo ezarri izanaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, programa horren ardura duenaren txostenarekin.

“Hizkuntza normalizatzeko planak” gauzatu edo ezarri izana ziurtatzeko, 2020-2021 ikasturtean dagokion plana gauzatu edo ezarri izanaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, programa horren ardura duenaren txostenarekin.

Erakundearen egituraren funtzionamendua hobetzeko asmoz erakundeetako kideek Euskalit – Bikaintasunerako Euskal Fundazioak ematen dituen kudaketa aurreratuko ikastaroan parte hartzeagatik eta ikastaroan ikasitakoak egikaritzeagatik ematekoa den “kudeaketa aurreratuko diploma” delakoa ziurtatzeko, ez da beharrezkoa izango eskabidea aurkeztea, "Euskalitek" berak egindako txostenaren bidez berretsiko baita parte hartze hori.

2.- Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzearen ziurtagiriak:

Eskatzaileak soldatapeko langilerik baldin badu, bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela eta urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauak, Arabako Lurralde Historikoko dirulaguntzenak, 12.2 artikuluan jasotako debekuren batek eragiten ez diola egiaztatu beharko du. Horretarako, gai horietan eskumena duten erakundeen egiaztagiriak aurkeztuko ditu. Dirulaguntza 800 euro baino gutxiagokoa bada, ordea, ez ditu aipatutakoak egiaztatu beharko, 58/2004 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz.

Zerga betebeharrei dagokienez, beren zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan daukaten erakunde onuradunentzat nahikoa izango da egoera horretan daudela baieztatzea. Foru Aldundiaren ardura izango da ziurtagiria ematea, Foru Ogasunaren bitartez.

 

Erakundeek ez dute inolako eskaerarik egin behar laguntza honen onuradun izateko. Oinarrien bosgarren puntuan aipatutako dokumentazioa aurkeztu behar dutenek bakarrik aurkeztu beharko dute Erregistro Elektroniko Komunaren bidez.

Informazio gehiago

Kirol Zerbitzua
Probintzia plaza, 5-3. solairua.
01001 Gasteiz
(945181818)

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala

Arabako Foru Aldundia - Erregistro Orokorra
Probintzia Plaza, 5. 01001 Gasteiz