Esku-hartze arkeologiko eta paleontologikoetarako laguntzen deialdia eskatzea

Izapidetu

Epeak

Irekita

2024/03/16 - 2024/08/31

2024ko martxoaren 16tik abuztuaren 31ra, biak barne. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera eta nahitaezko dokumentazioa:

  • Jabetza tituluaren kopia.

  • Titularraren baimena (hala badagokio).

  • Gainerako jabekideen baimena (hala badagokio).

  • Jabeen Erkidegoaren erabakia (hala badagokio).

  • Esku-hartzea gauzatzeko beharrezkoak diren baimenak eta lizentziak (Euskal Kultura Ondarearen maiatzaren 9ko 6/2019 Legea betetze aldera AFAko Kultura eta Kirol sailak emandado baimenak izan ezik) .

  • Esku-hartze arkeologiko edo paleontologikoaren emaitzen aurretiazko txostena edo memoria (Museo eta Arkeologia zerbitzuari lehenago auzkeztu ez bazaio).

  • Egindako gastuen fakturak

  • 500,00 eurotik gorako fakturak ordaindu direla egiaztatzen duen dokumentazioa.

  • Gutxienez hiru hornitzaileri eskaintzak eskatu zaizkiela egiaztatzen duten agiriak, diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoa 5.000,00 eurotik gorakoa bada.

     

Eskaera-formularioa

Informazio gehiago

Museo eta Arkeologoa Zerbitzua 

Probintzia plaza, 5-3.

01001 Gasteiz

Telefonoa: 945 18 18 18

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala. 

Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean

  • Foru Ogasunak Gasteizen, Laudion eta Guardian dituen bulegoetako erregistroa.

  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan ezarritako gainerako erregistroetatik edozein.

     

Nolanahi ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak 14.2 artikuluan xedatutakoa betez honako hauek behartuta daude telematikoki aurkeztera egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen berariazko izapidearen bidez: pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak, elkargo bateko kide izatea eskatzen duen jarduera profesional bat egiten dutenak eta jarduera horretan egiten dituzten izapideetarako, eta administrazioarekin harreman elektronikoa izatera behartuta dagoen interesdun bat ordezkatzen dutenak.

Izapidetu