Esku-hartze arkeologiko eta paleontologikoetarako laguntzen deialdia eskatzea

Epeak

Itxita

Laguntzak emateko prozedura lehia askekoa denez, deialdia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 2021eko irailaren 30ean amaituko da, 14: 00etan. Jasotako eskabideak jasotze-dataren arabera ebatziko dira, betiere deialdiko baldintza guztiak betetzen badituzte.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera eta nahitaezko dokumentazioa:

  • NANaren kopia.

  • Jabetza-tituluaren kopia.

  • Titularraren baimena (hala badagokio).

  • Gainerako jabekideen baimena (hala badagokio).

  • Jabeen erkidegoaren erabakia  (hala badagokio).

  • Esku-hartzea gauzatzeko behar diren baimenak eta lizentziak.

  • Esku-hartze arkeologiko edo paleontologikoaren emaitzen aurretiazko txostena edo memoria.

  • Egindako gastuaren faktura (k).

  • Egindako gastuaren faktura (k) ordaindu izanaren banku-egiaztagiriak, 500 eurotik gorakoak.

  • Diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoa 5.000,00 eurotik gorakoa bada, hornitzaile desberdinek gutxienez hiru eskaintza eskatu dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa.

Eskaera-formularioa

Informazio gehiago

Museo eta Arkeologoa Zerbitzua 

Probintzia plaza, 5-3.

01001 Gasteiz

Telefonoa: 945 18 18 18

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala. 

Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean

  • Foru Ogasunak Gasteizen, Laudion eta Guardian dituen bulegoetako erregistroa.

  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan ezarritako gainerako erregistroetatik edozein.

     

Nolanahi ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak 14.2 artikuluan xedatutakoa betez honako hauek behartuta daude telematikoki aurkeztera egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen berariazko izapidearen bidez (https://egoitza.araba.eus/es/-/ayudas-para-intervenciones-arqueologicas-y-paleontologicas): pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak, elkargo bateko kide izatea eskatzen duen jarduera profesional bat egiten dutenak eta jarduera horretan egiten dituzten izapideetarako, eta administrazioarekin harreman elektronikoa izatera behartuta dagoen interesdun bat ordezkatzen dutenak.