Etxebizitzak birgaitzeko dirulaguntza

Epeak

Itxita

Eskaerak aurkezteko epea aurrekontu esleipena agortu arte egongo da irekita, edo hala gertatzen ez bada azaroaren 30eko 23:59ra arte.

Aurrekontu esleipena bukatzen baldin bada, webgune honetan argitaratuko da: web.araba.eus.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Behar bezala betetako eskabidea.
  • Eskatzailearen eta (irabazpidezkoen edo ondasun komunikazioaren eraentza ekonomikoan egonez gero) haren ezkontidearen NANaren fotokopia, edo IFZrena, toki erakundeak izatekotan. Senar-emazteen kasuan, ezkontzaren eraentza ekonomikoaren adierazpena.
  • Pertsona eskatzaileari eta bere ezkontideari edo pertsona juridikoari buruzko ziurtagiria, dagokion Ogasunak emana, zerga guztiak aurkeztu eta ordaindu direla dioena, eta, gainera, pertsona juridikoen kasuan, Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean daudela dioen ziurtagiria.
  • Laguntzaren xede diren etxebizitzen gaineko jabetza edo gozamen eskubidea edo haiek gozatzeko beste edozein titulu egiaztatzen duen eskritura publikoaren fotokopia. Alokaturik egonez gero, indarrean dagoen kontratua aurkeztu behar da..
  • Birgaitzearen titularrak jabetza ez daukan jardunen kasuan, jabearen baimena aurkeztu beharko da, bertan berariaz adierazita arau hau, dagokion deialdia eta haren ondoriozko eskubide eta betebeharrak ezagutzen dituela. Baimen horretan, era berean, birgaikuntza obrak nork ordainduko dituen ezartzen duen akordioa ere agertu beharko da.
  • Udalaren lizentziaren edo hartarako eskabidearen kopia, bai eta beste baimen sektorial batzuen kopia ere, holakorik eskatzen bada.
  • Egikaritzaren gaineko aurrekontua, partidatan bereizita. Zerga betebeharrak egunean dituen enpresak egingo du aurrekontu hori.
  • Birgaitu behar diren azaleren memoria, deialdi bakoitzean ezarritako baldintzen arabera.
  • Hirugarrenen fitxa, behar bezala beteta.
  • Arabako Foru Aldundiaren zerbitzu teknikoek edo juridikoek beharrezkotzat jotzen duten beste edozein agiri.

Informazio gehiago

  • 11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko Diru-laguntzei buruzkoa; 2016ko urriaren 19koa, ALHAOn argitaratua 2016ko urriaren 28an.
  • 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzkoa; 2003ko azaroaren 17ko BOE, 2003ko azaroaren 18koa.

Zer behar dut?

  • B@kq (juego de barcos)

    Certificado digital(FNMT, eDNI, Juridica Izenpe,…)

Eskabidea

Hemen aurkeztu behar dira eskaerak:

  • Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean
  • Gasteizko, Guardiako eta Laudioko Ogasun bulegoen erregistroan.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan jasotako gainerako erregistroetako edozeinetan.

>Hala ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2 artikulua betez, honako hauek egoitza elektronikoan dagoen izapide zehatzaren bitartez telematikoki aurkeztera behartuta daude: pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak, elkargoko kide izatea nahitaezkoa duen jarduera profesional batean dihardutenak, jarduera horretan egiten dituzten izapideetarako, eta administrazioarekiko harremana elektronikoki izatera behartuta dagoen interesdun bat ordezkatzen dutenak.