Euskaraz jarduten duten tokiko edo eskualdeko komunikabideentzako dirulaguntzen 2023ko deialdirako eskaera

Epeak

Itxita

Eguneko hogei egun baliodunean amaituko da, honako deialdi hau ALHAOn argitaratzen den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera, I. eranskinaren araberakoa.
  • Ordezkariaren ahalordea, erakundearen izenean aurkezteko eskaera. Aldez aurretik Euskaren Foru Zerbitzuan aurkeztu bada, hala adieraziko da eskaeran, eta ez da aurkeztu beharko.
  • Erakundearen nortasun juridikoa egiaztatzen duten agiriak. Aldez aurretik Euskaren Foru Zerbitzuan aurkeztu badira, hala adieraziko da eskaeran, eta ez dira aurkeztu beharko.
  • Erakundeak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak. Esanbidezko ukoa egiten bazaio administrazioak informazio hori jasotzeari, erakunde eskatzaileak aurkeztu beharko ditu ziurtagiriak.
     
    • Zeharkako zergak berreskuratu edo konpentsatu ezin direnean, Ogasunaren ziurtagiria, erakunde eskatzaileak balio erantsiaren gaineko zerga berreskuratzen edo konpentsatzen ez duela egiaztatzen duena.
    • Onuraduna izateko debekurik ez duela adierazten duen ziurtagiria.
    • Aurrez ez badira aurkeztu edo eguneratu behar badira, banku erakundearen identifikazio datuak eta, hala badagokio, dirulaguntza ordaintzeko kontu zenbakia, Helbidea, telefono zenbakia eta maila eta IFZ
  • Dirulaguntza eskatzen deneko proiektuaren, programaren edo jardueraren azalpen txostena.

  • Proiektuaren diru sarrera eta gastuen aurrekontu banakatu eta xehatua.
  • Aurkeztutako informazioa egiazkoa dela eta igorritako dokumentuak jatorrizkoekin bat datozela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

AGIRI TEKNIKOAK

  • Zabalkundea Neurtzeko Bulegoak (ZNB/OJD) egindako ziurtagiria, 2022ko zabalkundeari buruzkoa.
  • Doan banatzen diren hedabideei dagokienez, Zabalkundea Neurtzeko Bulegoak (ZNB/OJD) egindako ziurtagiria, 2022ko zabalkundeari buruzkoa, banatu diren aleak adierazita.

Argitalpen digitala duten hedabideei dagokienez, eskaerarekin batera, ondoko agiri teknikoak ere aurkeztu beharko dira:

  • Bisiten kontagailu edo deskargen erregistrorako sarbidea.

  • Webgunearen domeinuaren erregistro ziurtagiria, hedabide digitala argitaratzen duen erakunde eskatzailearen izenean.

  • Genero berdintasunari gagozkiola, erakunde eskatzaileek ondoko informazioa eman beharko dute:

    • Erakundearen barruan abian jarri diren neurriak edo berdintasun plana.

    • Erakundearen genero berdintasunari buruzko plana.

    • Genero berdintasunaren ikuspegitik, diruz laguntzen diren jardueren eremuan eta dirulaguntzen indarraldiaren barruan aplikatuko den hobekuntza neurri bat.

Zer behar dut?

    • BAK
    • BAKQ
    • Ziurtagiri digitala 

Izapidea Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke.