Fruta arbolak landatzeko laguntzak

Epeak

Itxita

2023ko apirilaren 6tik maiatzaren 10era

Aurkeztu beharreko agiriak

A.- Oro har:

  1. Eskatzaileak ez badu nahi Nekazaritza Sailak dagozkion kontsultak egitea, eskaerarekin batera Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta ustiapena osatzen duten guztien zerga betebeharrak egunean dituztenaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, eta pertsona juridikoek, bai beraiek bai eta bazkideek, Gizarte Segurantzako ziurtagiria edo ordainagiria baita ere, egiaztatzeko eskatzailea aktibo dagoela eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean.

  2. Pertsona edo erakunde eskatzaileak bere gain hartzen dituen konpromisoen orria, titularrak edo legezko ordezkariak sinatua.

  3. Beste erakunde batzuei inbertsio bererako laguntza eskatu ez izanaren aitorpena.

  4. Erantzukizunpeko adierazpena, kopiak eta jatorrizkoak bat etortzeari buruzkoa

 

 

D.- Fruta arbolak landatzeko laguntzetan

1. Lehentasunezko ustiategia izatearen ziurtagiria, hala badagokio.

2.Dagokionean, Ziurtatutako Ekoizpen Ekologikoetako Erregistroetan izena emanda dagoenaren ziurtagiria.

3.Eskatzailea lanbide gaikuntza eta gaitasun nahikoaren jabe dela egiaztatzen duen agiria, egiaztapen hori gerora aurkeztu ahal diren kasuetan izan ezean. Kasu horretan, lanbide gaikuntza eta gaitasun nahikoa egiaztatuko delako konpromisoa, horretarako ezarritako epearen barruan, hala badagokio.

4. Fruta arbolen landaketa plan aurreikusia, zeinak hurrengo gutxieneko edukia izan beharko baitu:

  • 4.1. Gauzatu beharreko obren aurrekontua eta, hala badagokio, proiektua. Landaketako elementu edo jarduketa bakoitzaren aurrekontuak edo proforma fakturak aurkeztu beharko dira.
  • 4.2. Landaketa gauzatuko den lursailen zerrenda, udal, poligono, lursail eta SIGPAC esparruen arabera, ondokoak adierazita: azalera, edukitza erregimena eta lursail bakoitzaren aurrekontua.
  • 4.3. Landaketa gauzatuko den lurzatiaren edo lurzatien eta, hala badagokio, ureztaketa eta/edo itxitura jarriko den lurzatiaren edo lurzatien jabetza egiaztatzen duen katastroko deskribapena edo agiria.
  • 4.4. Dagokionean, jabearen baimena diruz lagunduko diren inbertsioak egiteko, hala badagokio, ureztaketa / itxitura instalatzeko.
  • 4.5. Erabiliko den landare materialari buruzko informazioa:
    • Espeziea eta barietatea eta txertaka.

    • Jatorria (mintegiaren izena eta kokapena, erregistro zk.).

    • Landare materialaren pasaporte fitosanitarioa (landareen etiketak, albaranak eta/edo fakturak).

    • Landaketa bideratzeko sistema

    • Landaketa esparrua

  • 4.6. Baldin eta landaketa planak ureztaketa instalazioak aurreikusten baditu, aurrekoaz gain beste hau ere eduki beharko du:
    • Ureztatzaile elkarteren batekoa bada, eskatzaile bakoitzarentzat banakako ziurtagiria.
    • Gainerako kasuetan, ureztapen sistema instalatuko delako lursailetan ur emakida dagoela egiaztatzen duen agiria.
  • 4.7. Landaketen planak aurreikusita badu finkak edo itxiturak egokitzea edo udal lizentzia behar duten bestelako jarduketak egitea, obra lizentzia edo beharrezkoa ez dela dioen udal ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Zer behar dut?

  • BAK

    BAKQ

    Ziurtagiri digitala 

Eskaerak hemen aurkeztu behar dira:

  • Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorra.
  • Gasteizko, Guardiako eta Laudioko Ogasun bulegoen erregistroak.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan jasotako gainerako erregistroetako batean.
  • Edonola ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2 artikulua betez, honako hauek, egoitza elektronikoaren berariazko izapidearen bidez, telematikoki aurkeztera behartuta daude: pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak, elkargoko kide izatea nahitaezkoa duen jarduera profesional batean dihardutenak, jarduera horretan egiten dituzten izapideetarako, eta administrazioarekiko harremana elektronikoki izatera behartuta dagoen interesdun bat ordezkatzen dutenak.