Gizarte berrikuntzako sarietarako eskaerak aurkeztea

Epeak

Itxita

2023ko abenduaren 19ra arte. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera-orria

Harekin batera, argibide hauek aurkeztu beharko dira:

  • Pertsona fisikoaren edo proiektuko erakunde eskatzailea ordezkatzen duenaren harremanetarako datuak, posta elektronikoa barne.
  • Proiektuaren deskribapena:
    • laburpena
    • zein kategoriari lotuta dagoen
    • justifikazioa
    • aurrekariak
    • helburuak
    • jarduerak
    • emaitzak, ebaluazio adierazleen, zeharkako genero adierazleen eta inpaktu adierazleen arabera.
  • Proiektuak dakarren berrikuntza, beste egoera batzuetara aldatzeko ahalmena, jasangarritasuna eta etorkizuna, epe ertain eta luzera.
  • Proiektua balioesteko garrantzitsuak izan daitezkeen beste argibide batzuk.

Argibide horiekin batera, material gehigarria aurkeztu ahal izango da, ikus-entzunezko euskarrian zein euskarri informatikoan, erakunde edo pertsona hautagaiaren ekintzak erakusteko.

Zer behar dut?

  • BAK

    Ziurtagiri digitala 

Eskaerak Diputatu Nagusiaren Saileko Euskararen eta Gobernu Irekiaren Zuzendaritzari zuzendu behar zaizkio, eta "Arabako Gizarte Berrikuntzako Sariak" jarri behako da.

Eskaerak hemen aurkeztu ahalko dira:

  • Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean
  • Gasteizko, Guardiako eta Laudioko Ogasun bulegoen erregistroan
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak jasotzen dituen gainerako erregistroetatik edozeinetan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2 artikulua betez, aurkezpen telematikoa egin beharko dute, nahitaez, Arabako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoaren bidez edo beste administrazio publiko batzuen erregistro elektronikoen bidez, pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko erakundeek, jarduera horretan egiten dituzten izapideak egiteko elkargoko kide izan beharra eskatzen duen jarduera profesionalean dihardutenek eta administrazioarekin harreman elektronikoak izatera behartuta dauden interesdunen ordezkariek.