null Gizarte eraldaketarako hezkuntzako proiektuetarako dirulaguntza deialdia

Gizarte eraldaketarako hezkuntzako proiektuetarako dirulaguntza deialdia. Deialdi hori irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeentzako da eta dirulaguntza nori eman lehiaketa bidez ebatziko da. 2022ko ekitaldia

Deialdiaren xedea da dirulaguntzak ematea, norgehiagoka bidez; izan ere, laguntzen helburua da genero ikuspegidun gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuei babesa ematea, garapen bidean dauden herrialdeen errealitatea eta herrialde aberatsekiko desberdintasun egoera iraunarazten duten kausak ezagutzeko. Proiektu horiek Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean eginak izan beharko dira, Gasteizko udalerrian garatutakoak alde batera utzita.

Irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeentzako.

Berdintasunaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza

Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun zerbitzua

Diputatu Nagusiaren 373/2021 Foru Dekretua, abenduaren 23koa. Gizarte eraldaketarako hezkuntzako proiektuetarako dirulaguntza deialdia onartzea. Deialdi hori irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeentzako da eta dirulaguntza nori eman lehiaketa bidez ebatziko da. 2022ko ekitaldia

Foru Gobernu Kontseiluaren 23/2020 Foru Dekretua, uztailaren 21 koa. Onespena ematea Diputatu Nagusiaren Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrei

Ebazteko eta jakinarazteko epea: 6 hilabete

Administrazio isiltasunaren ondorioak: negatiboa

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Genero ikuspegidun gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuak finantzatzeko eskaera

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi