null Haurren eta gazteen aisialdiko hezitzaileak prestatzeko eskoletarako deialdia

Haurren eta gazteen aisialdiko hezitzaileak prestatzeko eskoletarako 2021. urteko deialdia

Deialdiaren xedea da dirulaguntzak ematea lehiaketa bidez. Dirulaguntzak ematearekin lortu nahi dena da haurren eta gazteen aisialdiko prestakuntza eskolei laguntzea, haurrekin eta gazteekin aisialdian dabiltzan pertsonentzako prestakuntza ikastaroak eman ditzaten.

Haurren eta gazteen aisialdiko eskolak, baldin eta sozietatearen egoitza edo ordezkaritza Araban edo Trebiñuko Konderrian badaukate, Araban ofizialki onartuta badaude eta lurralde honetan ematen badituzte ikastaroak.

Haurren eta gazteen aisialdiko eskolak, baldin eta beste lurralde batean ofizialki onartuta egon arren, ikastaroak Araban onartu badizkiete.

Arabako Gazteriaren Foru Erakundea

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da: ehuneko 70, dirulaguntza ematean, eta gainerako ehuneko 30, deialdian ezarritakoa betetzen duen txostena aurkeztu eta gero 2021eko irailaren 24ra arteko epea, egun hori barne.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Haurren eta gazteen aisialdiko hezitzaileak prestatzeko eskoletarako dirulaguntzak eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi