null Helduen euskalduntzea sustatzeko dirulaguntza

2023-2024 ikasturtean helduen euskalduntzea sustatzeko dirulaguntza

Deialdi honen xedea da 2023-2024 ikasturtean Arabako edo Trebiñuko enklabeko euskaltegietan matrikulatzen diren eta Araban eta Trebiñuko enklabean erroldatuta dauden 18 urtetik gorako pertsonen euskalduntzea sustatzea.

Honako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoak:

  • Adin nagusikoa izatea edo 2023an 18 urte betetzea.

  • 2023ko irailaren 30a baino lehenago Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean erroldatuta egotea.

  • A1, A2, B1 eta B2 mailetan edo 190 ordu edo gehiagoko autoikaskuntza-ikastaroetan matrikulatzea Arabako edo Trebiñuko konderrikoko euskaltegian, HABEk homologatutako batean.

Euskararen Foru Zerbitzua

  • 10/2023 Foru Agindua, abuztuaren 4koa, Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Saileko foru Diputatuarena, lehiaketa bidezko 2023-2024 ikasturteko dirulaguntzen deialdi publikoa onesten duena, helduen euskalduntzea sustatzeko xedez

  • Foru Gobernu Kontseiluaren 23/2020 Foru Dekretua, uztailaren 21 koa. Onespena ematea Diputatu Nagusiaren Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrei

  • 11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntzei buruz.

Sei hilabeteko epean gehienez ere. ALHAOn argitaratzen denetik aurrera deialdia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera. Gehienezko epea igarota esanbidezko ebazpenik ez bada, esan nahiko du eskaera ezetsi egin dela.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Helduen euskalduntzeko dirulaguntzen eskaera, 2023-2024 ikasturterako (ikasleei zuzenduta)

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Helduen euskalduntzeko dirulaguntzen eskaera, 2023-2024 ikasturterako (erakunde laguntzaileei zuzenduta)

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi