Helduen euskalduntzeko dirulaguntzen eskaera, 2021-2022 ikasturterako (ikasleei zuzenduta)

Epeak

Itxita

Euskaltegien matrikulazio-aldian, irailaren 30a baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak

Ondoko agiriak aurkeztu beharko dira euskaltegian, matrikulatzeko orduan:

  • Onuradunak euskaltegian matrikulatzeko unean argitaratuko den eskabidea (deialdiaren II. eranskina) bete beharko du.
  • Euskararen Foru Zerbitzuak nortasun agiriaren zenbakia, eta erroldatzea kontsultatuko ditu.  Eskabidea aurkezteak datu horiek ofizioz kontsultatzea onartzea dakar, eskatzailea aurka badago, berariaz adierazi beharko du, horretarako eskabidean dagokion atala betez.  Aurka egonez gero, eskabidearekin batera NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia eta 2021eko urriaren 1a baino lehenago Araban edo Trebiñuko enklabean erroldatuta egotearen ziurtagiria aurkeztu beharko ditu. 

 
Euskaltegiek 2021eko urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dituzte matrikulatutako pertsonek sinatutako eskabideak Euskararen Foru Zerbitzuan (Probintzia plaza 5, 3. solairua, 01001 Gasteiz).

Matrikula egingo den euskaltegian.