Hirigintza erakunde bat eratzea inskribatzeko eskaera. - egoitza
Hirigintza erakunde bat eratzea inskribatzeko eskaera
Epeak
Aurkeztu beharreko agiriak
- Hirigintza erakundea eratzea onesten duen udal erabakiaren ziurtagiria.
- Erakundea eratzearen eskritura publikoaren kopia, karguen izendapena barne.
- Estatutuen kopia (erantsi estatutuak eratze eskrituraren dokumentutik aparteko dokumentu batean).
- Kokapen planoa 1: 5000 eskalan.
- Hirigintza intereseko elkarteei aplikatu behar zaien araudian ezarritako betekizunak betetzen direla egiaztatzen duen beste edozein dokumentazio, hala badagokio, bat etorriz Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean eta Hirigintza Kudeatzeko Arautegia onesten duen abuztuaren 25eko 3288/1978 Errege Dekretuaren 161. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin.
Informazio gehiago
Erantsi beharreko artxiboen gehieneko pisua: fitxategi bakoitzak gehienez 10 Mb har ditzake, eta fitxategi guztiek batera ezin dute 30 Mb gainditu. Gehieneko hori gaindituz gero, harremanetan jar zaitezke Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Zerbitzuarekin, urban@araba.eus helbidearen bidez, beste bide bat prestatzeko.
Zer behar dut?
Ziurtagiri-digitala
Egoitza elektronikoaren bidez baino ezin da egin.