Arabako Lurralde Historikoko Hirigintza Intereseko Elkarteen Erregistroan inskribatzea. - egoitza
Arabako Lurralde Historikoko Hirigintza Intereseko Elkarteen Erregistroan inskribatzea
Erregistroaren xedea da informazioa ematea Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 148. artikuluan jasotzen diren hirigintza intereseko elkarteei buruz. Jarduketa integratu batean sartutako lursailen jabeak hirigintza intereseko elkarte batean elkartu ahal izango dira hirigintza plangintza egikaritzeko jardueran parte hartzeko, baldintza batzuk betez eta haien eraketa eskritura publikoan formalizatuz. Hirigintza erakunde laguntzaile horien eraketa, bai eta haien estatutuak ere, elkarteak egoitza duen lurralde eremuko udalak onetsi behar ditu. Udalaren ordezkari bat izango da elkartearen zuzendaritza organoko kide.
Erregistroan inskribatzen direnetik aurrera izango dute nortasun juridikoa hirigintza intereseko elkarteek.
Udalak bi hilabeteko epean aurkezten du inskribatzeko, aldatzeko eta ezerezteko eskaera; hau da, bi hilabeteko epean, udal organo eskudunak hirigintza intereseko elkartea eratzea, aldatzea edo ezereztea onesten duen egunetik zenbatzen hasita.
Azaldutakoa urbanizazio obren kontserbazio erakunde deiturikoei ere aplikatu behar zaie.
Arabako Lurralde Historikoko udalak
Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Zerbitzua. Hirigintzako Planeamendu, Kudeaketa eta Diziplina Atala.
56/2011 Foru Dekretua, irailaren 20ko Diputatuen Kontseiluarena, Arabako Lurralde Historikoko Hirigintza Intereseko Elkarteen Erregistroa sortzen eta arautzen duena.
2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa; 148, 161, 162 eta 163 artikuluak.
3288/1978 Errege Dekretua, abuztuaren 25ekoa, Hirigintza Kudeatzeko Arautegia onesten duena; 24-30 artikuluak eta 161 artikulua eta hurrengoak.
Epea: 2 hilabete
Administrazio isiltasunaren ondorioak: negatiboa
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Hirigintza erakunde bat eratzea inskribatzeko eskaera | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Inskribatutako datuak aldatzeko edo idatzohar osagarria egiteko eskaera | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Hirigintza erakundea desegiteagatik ezerezteko eskaera | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |