null Arabako Lurralde Historikoan hiriguneetatik kanpoko eremuetan kultura eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko dirulaguntzak, 2023. urteko deialdia

Hirikoak ez diren eremuetan kultura eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak gauzatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2023. Urteko bigarren deialdia. EBk –NextGenerationEU– finantzatutako 2. deialdia da, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan

Deialdi honen dirulaguntzen helburuak honako hauek dira:

a)  Kultura jarduera, sorkuntza, praktikak eta prozesu garaikideak sustatzea, komunitateekin eta komunitate horien gizarte-, lurralde- eta kultura-testuinguru espezifikoekin lotura estuan, eta landa ingurunerako kontakizun, imajinario, irudikapen, estetika, balio eta jarrera berriak eraikitzen laguntzea, mundu garaikideak planteatzen dituen erronken testuinguruan, bai eta, orainarekin elkarrizketan, ondarea, ezagutza eta jakintza tradizionalak balioestea ere.

b)   Landa ingurunean jarduten duten kultura eta sormen sektoreen eta eragileen dinamizazioa, modernizazioa eta berrikuntza sustatzea, enplegua sortzen, profesionalizatzen eta tokiko, eskualdeko eta nazioko sare profesionalak sortzen lagunduz, bai eta sektore horietan genero berdintasuna lortzen laguntzea ere.

c)   Inklusioa sustatzea eta herritarren parte hartze aktiboa sustatzea kultura jardueran, parte hartze demokratikorako, ongizaterako, osasunerako eta gizarte eta lurralde kohesiorako tresna gisa, arreta berezia jarriz genero berdintasuneko eta gazteen partaidetzarako estrategiak txertatzeari eta ikastetxeekin lankidetzan aritzeari.

d)  Kultura aniztasuna bultzatzea, bai eta elkarrizketa eta landa-hiri trukea ere.

e)  Kulturak garapen jasangarriko helburuei egiten dien ekarpena bultzatzea, bereziki ingurumen jasangarritasunari lotutakoei.

Arabako lurraldeko kultura ekosistemari ekarpen garrantzitsua eta esanguratsua egiten dioten proiektuak eta jarduerak lagundu ahal izango dira diruz.

Bereziki, jarduera hauek finantzatuko dira:

a) Ekitaldi edo ikuskizun artistiko edo kulturalak, jaialdiak, erakusketak eta antzeko beste kultura jarduera batzuk eremu hauen barruan: ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezko arteak, antzerkia, dantza, zirkua, musika, literatura eta hitza, arkitektura, diseinua eta eskulangintza, diziplina anitzeko arte jarduerak eta kultura eta arteak zientziarekin eta/edo jakintza tradizionalekin lotzen dituztenak.

b)  Eragile anitzeko parte hartzearen bidez –ideien laborategiak, proiektuen prototipoak, diziplinarteko ekimenak edo aliantza transektorialak– esperimentazioa, ikerketa eta kultura berrikuntza bultzatzen dituzten eta lurraldean zehaztapen praktikoa duten proiektuak.

c) Ondare immateriala, kultura eta praktika garaikideekin lotuta.

d) Arte eta kultura arloetako hezkuntza, transferentzia eta bitartekaritza jarduerak, teknologia berrien erabilera barne.

Laguntzak landa ingurunean garatzen diren kultura proiektuak eta jarduerak finantzatzeko erabiliko dira. Landa ingurunearen garapen iraunkorrerako abenduaren 13ko 45/2007 Legeak definitzen duen bezala, landa ingurunetzat hartuko da 30.000 biztanletik beherako eta km2-ko 100 biztanletik beherako dentsitatea duten administrazio eskudunek definitutako udalerri edo toki erakunde txikien eransketak osatutako eremu geografikoa. Definiziorik ez badago, eremu hori udalerriak mugatuko du.

Dirulaguntza eskaeraren xede diren proiektuak 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko azaroaren 30era bitartean garatu beharko dira.

Honako jarduketa hauek ez dira diruz lagunduko:

a) Nekazaritzako eta eskulangintzako azokak.

b) Lehiaketa eta jarduera gastronomikoak.

c) Sexuagatik diskriminatzen duten jarduerak edo proiektuak.

d) Kultura sustapenarekin eta hedapenarekin zuzenean bat ez datozen ikasketa bidaiak, txangoak, bidaiak eta bisitak.

e) Aisialdiko eta/edo entretenimenduko jarduerek, jolas eta jai jarduerek, kirol jarduerek eta gizarte eta osasun jarduerek eragindako gastuak.

Erakunde eskatzaileek programa bakarra aurkeztu ahal izango dute, eta programa horren aurrekontu lagungarria 31.250 euro izango da gutxienez. Eskatzaileko programa bat baino gehiago aurkezteak automatikoki ekarriko luke egoera horrekin identifikatutako eskaera guztiak atzera botatz.

Ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa betetzea (DNSH printzipioa - Do No Significant Harm).

1. Sozietatearen egoitza eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten eta legez eratuta dauden erakundeak izan ahalko dira onuradunak.

2. Deialdi honen onuradun izan daitezkeen erakundeak bi mota hauetakoak izan daitezke:

- 1. modalitatea. Irabazteko xedea duten erakunde pribatuak eta Langile Autonomoen Araubide Bereziari atxikitako profesionalak.

- 2. modalitatea. Irabazteko xederik gabeko erakunde pribatuak.

3. Federazioetan, konfederazioetan edo antzekoetan elkartutako kultura elkarte eta erakundeek ez dute nor bere aldetik edo beste erakunde bateko kide gisa aurkezterik deialdi honetan. Egoera horrek automatikoki ekarriko luke egoera horrekin identifikatutako eskaera guztiak ez onartzea.

4. Erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak, bai dirulaguntza emateko ebazpena eman aurretik, bai dirulaguntza jaso aurretik. Kultura Ekintza Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du erakunde eskatzaileak betebehar horiek egunean izateko baldintzak betetzen dituela. Erakunde horrek egiaztapen horien aurka egiten badu, egitate horiek egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko ditu, 39/2015 Legearen 28.2 artikuluak arautzen duen bezala (Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren azken xedapenetako hamabigarrenaren bidez aldatua).

5. Kanpo utzitako erakundeak:

a) Elkarteak, taldeak eta antzekoak, helburuen artean kultura izaerako jarduerek lehentasunik ez dutenean eta burutzen dituzten jarduerak kultura izaerakoak ez direnean.

b) Auzo elkarteak, gazte elkarteak, aisialdikoak eta denbora librekoak, bai eta hezkuntzarekin eta/edo prestakuntzarekin zerikusia duten guztiak ere, hala nola gurasoen elkarteak eta ikasleen eta ikasle ohien elkarteak.

c) Dirulaguntzaren xede bererako administrazio publikoekin kontratu bat esleituta daukaten erakundeak. 

d) Arabako Lurralde Historikoko Dirulaguntzei buruzko urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauaren 12. artikuluan jasotako egoeraren batean daudenak.

e) Europako funtsen onuradun diren erakundeak, dirulaguntza eskatzen den helburu bererako, dela 2022an, dela 2023an.

Arabako Foru Aldundia. Kultura eta Kirol Saila.

  • 253/2023 Foru Agindua, urriaren 10ekoa. Onartzea Arabako Lurralde Historikoan "hiriguneetatik kanpoko kultura-eskaintza zabaldu eta dibertsifikatzeko laguntzak" gauzatzeko dirulaguntzen 2023ko bigarren deialdia. Europar Batasunak (NextGenerationEU) Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan finantzatutako deialdia.

  • Foru Gobernu Kontseiluaren 20/2023 Foru Dekretua, maiatzaren 23koa. Onespena ematea Arabako Lurralde Historikoan hirikoak ez diren eremuetan kultura eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak egikaritzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak onesten dituen Kontseiluaren irailaren 20ko 37/2022 Foru Dekretua aldatzeari.

  • 37/2022 Foru Dekretua, irailaren 20koa, Onestea Arabako Lurralde Historikoan "hirikoak ez diren eremuetan kultura eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak" gauzatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2022. urteko deialdia. Europar Batasunak –NextGenerationEU– finantzatutako deialdia, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, foru dekretu honen I. eranskinaren arabera.
  • 50/2019 Foru Dekretuan, azaroaren 12koa, Kultura eta Kirol Sailaren norgehiagoka araubideko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak onartu zituena.
  • Foru Gobernu Kontseiluaren 7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa. Kultura eta Kirol Sailak lehia araubidean dirulaguntzak ematea arautuko duten oinarri orokorren aldaketa onestea.
  • Foru Araua 11/2016, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko Dirulaguntzei buruzkoa.

Sei hilabete, deialdia ALHAOn argitaratzen denetik. Gehienezko epea igarota berariazko ebazpenik eman ez bada, erakunde interesdunek eskabidea ezetsi egin dela ulertu ahal izango dute.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Eskabideak aurkeztea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi