“Premio Ignacio Aldecoa” gaztelerazko ipuin lehiaketarako hautagaitzak aurkeztea 2023

Epeak

Itxita

Aurkezteko epea deialdi hau ALHAOn argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2023ko uztailaren 10ean amaituko da, 23:59an (penintsulako ordua).

Aurkeztu beharreko agiriak

Lehiaketara aurkezten den ipuina, gaztelaniaz idatzia. 

Ipuin bilduma. Ipuinek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute, eta gaztelaniaz idatziak. Parte hartzaileak ipuin bilduma bat bidali, eta horietako bat aukeratu behar du lehiaketara aurkezteko. Bildumak, 20.000 hitz izan behar ditu, gutxienez, inprenta tipografiaz idatziak (arial 12 edo antzekoa) eta tarte bikoitzean.

II. eranskina

Informazio gehiago

ialdecoa@araba.eus

Zer behar dut?

    • BAK
    • BAKQ
    • Ziurtagiri digitala

    Lehiaketara aurkezten den ipuina, PDF formatuan. Eskema honi jarraituz jarri behar zaio izena fitxategi horri: LANAREN IZENBURUA-IZENGOITIA.CUENTO.PDF

    Ipuinen bilduma, PDF formatuan erantsi behar da. Eskema honi jarraituz jarri behar zaio izena fitxategi horri: LANAREN IZENBURUA-IZENGOITIA.COLECCIÓN.PDF

    Lanen formatu informatikoetan ezin da egilearen izena agertu.

Aurrez aurreko/posta bidezko aurkezpena:

Hautagaitzak Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailari zuzendu behar zaizkio, eta Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztu edo hara bidali (Probintzia plaza, 5, behea 01001 Gasteiz), eta “Premio Ignacio Aldecoa” erreferentzia izan behar dute. Honako hauek bidali behar dira:

  • Lehiaketara aurkezten den ipuina, euskarri informatikoan (CDa edo pendrivea), PDF formatuan. Eskema honi jarraituz jarri behar zaio izena fitxategi horri: LANAREN IZENBURUA-IZENGOITIA.CUENTO.PDF.

Ipuin bilduma euskarri informatiko berean (CDa edo pendrivea), PDF formatuan. Eskema honi jarraituz jarri behar zaio izena fitxategi horri: LANAREN IZENBURUA-IZENGOITIA.COLECCIÓN.PDF.

Lanen formatu informatikoetan ezin da egilearen izena agertu.

  • Deialdi honen II. eranskina, behar bezala beteta

II. eranskinean, lehiaketara aurkezten den ipuinaren izenburua, ipuin bildumaren izenburua eta aurkeztutako lana identifikatzeko erabiliko den izengoitia adierazi behar dira.