Ikasgela lekualdatuen gastuak finantzatzeko dirulaguntzak eskatzea 2022-2023

Epeak

Itxita

Hogei egun baliodun, ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera II. eranskinaren arabera.

  • Ordezkariaren ahalordea eskaera erakundearen izenean aurkezteko. Aldez aurretik aurkeztu bada Euskararen Foru Zerbitzuan, hala adieraziko da eskabidean, eta ez da aurkeztu beharko.

  • Eskabide honen aurretik erakundearen identifikazio-daturik aurkeztu ez bada, eta erakundeari alta eman ahal izateko edo kontabilitateko hirugarrenen fitxategian dauden datuak eguneratzeko, alta emango dira dagokion estekaren bidez edo baimendutako pertsonak sinatutako dokumentu berean honako datu hauek aurkeztuko dute (II. eranskinaren arabera, bankuko datuak):

    • Sozietatearen egungo helbidea, telefonoa, faxa edo posta elektronikoa.

    • Banku kontuaren zenbakia, hogei digituekin eta IBANarekin.

    • Identifikazio fiskaleko txartela (IFZ).

  • Euskaltegiari loturiko ikasgela lekualdatuak, hau da, eskola egun kopurua eta 2022-2023 ikasturtean lekualdatu diren herrien zehaztasuna adierazi behar da, II. eranskinaren arabera.

  • Erakunde eskatzailea soldatapeko langilerik gabeko irabazi-asmorik gabeko erakundea izateagatik edo 800,00 eurotik beherako diru-laguntza izateagatik hura egiaztatzetik salbuetsita egon ezean.

  • Arabako Lurralde Historikoko Dirulaguntzen urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauaren 12.2 artikuluan agertutako debekurik ez duelako erantzukizunpeko adierazpena. (II. eranskinean sartuta dago).

  • Aurkeztutako informazioa egiazkoa dela eta dokumentazioa benetakoa dela eta jatorrizkoekin bat datorrela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena (II. eranskinean sartuta dago).

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala

    BAKQ