Inscripción para realizar el examen de CAP - egoitza
GGA azterketa egiteko izena ematea
Epeak
Hasierako kualifikazioaren prestakuntza ikastaroa bukatu ondoren, GGA lortu nahi dutenek azterketa bat gainditu beharko dute ikastaroa bukatu eta gehienez urtebeteko epean.
Arabako 2024ko deialdien egutegia
- Lehenengo deialdia: 2024ko otsailaren 2a, ostirala.
- Izen ematea: 2023ko abenduaren 29tik 2024ko urtarrilaren 19ra
- Bigarren deialdia: : 2024ko martxoaren 22a, ostirala.
- Izen ematea: 2024ko otsailaren 19tik martxoaren 8ra
- Hirugarren deialdia: : 2024ko maiatzaren 31, ostirala.
- Izen ematea: 2024ko apirilaren 25tik maiatzaren 17ra
- Laugarren deialdia: 2024ko uztailaren 19a, ostirala.
- Izen ematea: 2024ko ekainaren 17tik uztailaren 5era
- Bosgarren deialdia: 2024ko irailaren 27a, ostirala.
- Izen ematea: 2024ko abuztuaren 26tik irailaren 13ra
- Seigarren deialdia: 2024ko azaroaren 29a, ostirala.
- Izen ematea: 2024ko urriaren 24tik azaroaren 15era
Aurkeztu beharreko agiriak
- Indarrean dagoen NANa, pasaportea edo AIZ.
- Ohiko bizilekua Espainian izatea egiaztatzen duen dokumentua.
- Hasierako kualifikazio ikastaroa gainditu izanaren egiaztagiria.
- Tasa ordaindu izanaren ordainagiria.
Informazio gehiago
Azterketa egiteko izen emateak, oro har, hasierako prestakuntza ikastaroak irakasteko zentro baimenduek eta autoeskolek izapidetzen dituzte.
Azterketan aurkezteko ez da beharrezkoa kategoria horretako gidabaimena izatea.
Eskabidea izapidetzeko lehenik eta behin indarrean dagoen tasa ordaindu behar da.
Izena emateko epea bukatu ondoren, Arabako Foru Aldundiak GGAri eskainitako webgune atalean argitaratuko du onartutako pertsonen behin-behineko zerrenda, eta bost egun balioduneko epea emango du erreklamazioak aurkezteko.
Ebatzi ondoren, behin betiko zerrenda argitaratuko da.
Halaber, azterketak zuzendu ondoren, epaimahaiak, baliabide beraren bitartez, probaren behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu. Hautagaiek bost egun balioduneko epea izango dute alegazioak aurkezteko.
Behin betiko emaitzak Mugikortasun eta Garraio zuzendariaren ebazpen bidez onartuko dira, eta ALHAOn argitaratuko da.
Zer behar dut?
Ziurtagiri digitala
Izapide elektronikoa bakarrik ahal da egin.