Interkoop laguntzaren justifikazioa 2023

Izapidetu

Epeak

Irekita

2024ko urriaren 25ra arte

Aurkeztu beharreko agiriak

Frogagiriak egoitza elektronikoaren bitartez eransteko, egoitzan identifikatu eta "Nire espedienteak" atalera sartzea beharrezkoa da.

Dirulaguntzaren bigarren zatia ordaindu eta lehenbiziko ordainketa frogatutzat jotzeko, onuradunak, 2024ko urriaren 25ean, hura barne, amaituko den epean, INTERKOOP 2023 dirulaguntzen deialdiaren 13.4. artikuluan zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko du eta hurrengo puntuetan laburbiltzen da:

 

2023ko justifikazio-eredua, honako hauek jasotzen dituena:

  • Proiektuaren amaierako memoria: egindako jarduerak eta lortutako helburuak, proiektua gauzatzean izandako desbideratzeen deskribapena eta desbideratze ekonomikoak.
  • Gastuen laburpen-taula
  • Egindako bidaien zerrenda (hegazkineratzeko txartelak eta/edo garraio publikoko txartelak aurkeztu behar dira)
  • Finantzaketa-taula
  •  Kopiak jatorrizkoekin bat datozela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

 

Diruz lagundutako proiektuaren kanpo-gastuen taula eta barne-gastuen taula, Excel formatuan.

 

Fakturak eta merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea duten edo administrazio-eraginkortasuna duten gainerako dokumentuak. (Faktura guztiak fitxategi bakar batean igo behar dira, kanpoko gastuen koadroaren arabera ordenatuta).

 

Eskaintza hirukoitza eta justifikazio-txostena, hala badagokio

 

Egotzitako bidaia-hilabeteei dagozkien nominak (guztiak fitxategi bakarrean eta langile bakoitzeko ordenatuta)

 

Egindako gastuen ordainketaren egiaztagiriak:

  • Kanpoko gastuaren kasuan, dagokion banku transferentzia edo merkataritzako trafiko juridikoan pareko froga balioa duen beste agiriren bat erabiliko da, baldin eta pertsona ordaintzailea eta onuraduna, zenbatekoa, ordaintzeko data eta kontzeptua zehazten badira. (Fitxategi bakar batean kanpoko gastuen koadroaren arabera ordenatuta)
  • Proiektuarekin lotura zuzena duen barneko gastuaren kasuan, bidaiak direla eta kanpoan dauden egunei dagozkienak, nominak eta Gizarte Segurantzarako kotizazioak ordaindu izana eta kostua/orduko frogatu beharko dira, hauek erabiliz: (fitxategi bakarrean eta langile bakoitzeko ordenatuta)
    • Urteko lanaldia, aplikatuko den lan hitzarmen kolektiboarekin bat etorriz.
    • Dagozkion nominak eta bankuko laburpenak edo transferentzia telematikoen aginduak.
    • Kotizazioen likidazioaren zerrenda (RLC) (lehen TC1), gizarte segurantzaren aplikazioaren bitartez sortua, eta ordainketaren banku laburpena.
    • Langileen izenen zerrenda (RNT) (lehen TC2), gizarte segurantzaren aplikazioaren bitartez sortua.

Informazio gehiago

Izapide horretan edo webetik formularioa sortzean gorabeheraren bat gertatuz gero, jarri harremanetan aldundi digitaleko erabiltzailearen arretarako zentroarekin, mezu elektronikoa helbide honetara bidalita: diputaciondigital@araba.eus

945 569 028 telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.

Deialdi honi loturiko beste edozein argibide funtzional behar izanez gero, jar zaitez harremanetan Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren Zuzendaritzarekin (945.18.18.18 - luz.: 52323), astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.

Zer behar dut?

Izapide hau Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke. 

Izapidetu