Dirulaguntza justifikatzea

Epeak

Itxita

Esleitu datatik 2021eko abenduaren 10ra arte

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Egindako jarduketen/inbertsioen memoria. Obrak eginez gero, obren argazkia ere aurkeztu behar da memoriarekin batera.

  • Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako sarrera edo dirulaguntzen xehetasunak; zenbatekoa eta jatorria adierazi behar dira.

  • Justifikazio fakturen zerrenda; honako hauek jaso behar ditu: hartzekoduna, zenbatekoa, jaulkipen data eta ordainketa data, ordainduta badago.

  • Ordainagiriak eta gainerako frogagiri baliokideak.

  • Baldin eta gastuak kontratu txikien zenbatekora (40.000,00 euro obretan edo 15.000,00 euro gainerako kontratuetan) heltzen badira eta kopuru horiez gaindikoak badira eta hautatutako eskaintza ez bada ekonomiaren aldetik onuragarriena, hautapenaren justifikazioarekin batera hiru eskaintza eta justifikazio txostena aurkeztu beharko dira, baldin eta eskaera egiteko unean aurkeztu ez bada eta ondoren benetako gastuak kontratu txikientzat ezarritako muga berdindu edo gainditu badu.

Zer behar dut?

  • BAK 

    BAKQ

    Ziurtagiri digitala

Egoitza Elektronikoa