Justificacion emprender en alava 2020 eus Duplicate 1 - egoitza
Ekin Araban 2020 justifikazioa
Epeak
Ekintzak egitearen justifikazio teknikoa eta ekonomikoa
Eguna: 2021/12/20
Ordua: 14:00
Ordainketak justifikatzea
Eguna: 2022/03/14
Ordua: 14:00
Aurkeztu beharreko agiriak
Dokumentazio justifikatzailea hurrengo modalitateetako baten bidez azaldu ahal izango da:
1. Izapide elektronikoa. Frogagiria egoitza elektronikoaren bitartez eransteko, egoitzan identifikatu eta "Nire espedienteak" atalera sartzea beharrezkoa da.
2. Izapide aurrez aurre. Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean erregistratu behar da (Probintzia plaza, 5, 01001 Vitoria-Gasteiz).
Ordaintzeko eginbeharra aitortzeko, 2021eko abenduaren 20ko 14:00ak baino lehenago aurkeztu beharko dira EMPRENDER EN ALAVA 2020ko laguntza deialdiaren 12. oinarrian adierazten diren agiriak, zeinak ondoren laburbiltzen baitira:
- Justifikazio eredua. PDF EDITAGARRIA
- Gastuen taula. EXCEL ERANSKINA
- Azkeneko memoria.
- Fakturak.
- Hiru eskaintza, eta justifikazio txostena, hala badagokio.
- Beste laguntza batzuen eskaerak/ebazpenak, hala badagokio.
Dokumentazio hori aurkeztu ondoren, diru-laguntza ordainduko da, eta 2022ko martxoaren 14ko 14:00ak baino lehen entregatu beharko da diruz lagundutako gastuen ordainketaren justifikazioa, honako hauen bidez:
Banku transferentziak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera duten bestelako dokumentuak; horietan agertu beharko dira ordaintzailea, onuraduna, zenbatekoa, ordainketaren eguna eta kontzeptua.
Gogoan izan: eskaera Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean paperez aurkezten duten erakunde onuradunek helbide elektroniko honetara ere bidali beharko dute: emprenderenalava@araba.eus. Bidalketa hori paper formatuan egindako eskaera ofizialaren osagarria izango da eta, horrenbestez, aurkezpen ondorioetarako ez du inolako baliorik izango.
Informazio gehiago
Izapide horretan edo webetik formularioa sortzean gorabeheraren bat gertatuz gero, jarri harremanetan aldundi digitaleko erabiltzailearen arretarako zentroarekin, mezu elektronikoa helbide honetara bidalita: diputaciondigital@araba.eus
945 569 028 telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.
Deialdi honi loturiko beste edozein argibide funtzional behar izanez gero, jar zaitez harremanetan Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren Zuzendaritzarekin (945.18.18.18 - luz.: 52182 eta 52323), astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.
Zer behar dut?
Ziurtagiri elektronikoa
Frogagiriak honela aurkez daitezke Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorra (Probintzia plaza 5, 01001 Vitoria-Gasteiz), edo 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako lekuak.
Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saila
Garapen Ekonomikoko Zerbitzua
Probintzia plaza, 5, 1. zk.
01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa 945 181818