null Kirol arloko prestakuntza teknikoko jarduerak egiteko dirulaguntzak.

Kirol arloko prestakuntza teknikoko jarduerak egiteko dirulaguntzak. 2022-2023 denboraldia

Dirulaguntzak ematea, norgehiagoka bidez, kirol titulu ofiziala eskuratzea edo kirol lanbideetan jarduteko gaitzea helburu duten kirol prestakuntza teknikoko ikastaroak egiteak sortutako gastuak ordaintzeko.

Araban edo Trebiñuko enklabean bizi diren pertsona fisikoak.

Eskaerak balorazio batzordeak aztertuko ditu. Batzordeburua Kirol Zerbitzuaren zuzendaria izango da.

2023ko deialdiaren oinarriak.

50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-konkurrentziaren araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokorrak onartzen dituena.

7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokor arautzaileen aldaketa onartzen duena.

11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko diru-laguntzei buruzkoa.

Organo eskudunak, balorazio-batzordeak proposatuta, dagokion ebazpena emango du, deialdia ALHAOn argitaratu eta gehienez ere sei hilabeteko epean.

Gehieneko epea igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek ulertu ahal izango dute eskabidea ezetsi egin dela.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Kirol arloko prestakuntza teknikoko jarduerak egiteko dirulaguntzak. 2022-2023 denboraldia.

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi