null Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko kirol klub eta elkarteak mantentzeko dirulaguntza deialdia

Arabako kirol federazioei atxikita dauden kirol klub eta elkarteentzako dirulaguntzen deialdia, 2022ko jardueretarako

Kirol-klub eta -elkarteen laguntza. Kirolaraba A1 Goi Mailako Klubentzako dirulaguntza jasoko duten elkarteak honetatik kanpo geratuko dira.

Arabako lurralde historikoan edo Trebiñuko enklabean kokatuta dauden eta Arabako kirol-federazioren bati atxikita dauden kirol-klubak eta elkarteak.

Eskaerak balorazio batzordeak aztertuko ditu. Batzordeburua Kirol Zerbitzuaren zuzendaria izango da.

2022ko deialdiaren oinarriak

50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-konkurrentziaren araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokorrak onartzen dituena.

7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokor arautzaileen aldaketa onartzen duena.

11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko diru-laguntzei buruzkoa.

Organo eskudunak, balorazio-batzordeak proposatuta, dagokion ebazpena emango du, deialdia ALHAOn argitaratu eta gehienez ere sei hilabeteko epean.

Gehienezko epea igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek ulertu ahal izango dute eskabidea ezetsi egin dela.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko kirol klub eta elkarteak mantentzeko dirulaguntzak eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi