Kotizazio gabeko pentsioaren (KGP), gizarte-ongizaterako funtsaren (GOF) eta LISMI (Ezinduen Gizarteratzeko Legea) pentsioaren urteko berrikuspena

Epeak

Irekita

2022/03/01 - 2022/10/31

2022ko martxoaren 1etik urriaren 31ra arte.

Aurkeztu beharreko agiriak

Hitzordua eskatzeko kotizazio gabeko pentsioaren, gizarte-ongizaterako funtsaren edo LISMIren urteko berrikuspenerako, dagokion originalarekin batera, honako dokumentazio honen fotokopia bat aurkeztu beharko da erkatu ahal izateko.

  • Onuradunaren NANa eta, atzerritarren kasuan, pasaportea.

  • Gaitasun juridikoa baliatzeko laguntza judizialeko edo borondatezko neurri bat badu, dagokion egiaztagiri judiziala eta/edo notariala.

  • Inoren kontura lan egitetik lortutako diru-sarrerak: Nominaren kopia edo enpresak emandako ziurtagiria.

  • Norbere kontura lan egitetik lortutako diru-sarrerak. Azken aurrekontu-ekitaldiko PFEZen aitorpenaren kopia eta Ogasunari egindako zatikako ordainketak.

  • Beste herrialde batzuek ordaindutako prestazioen diru-sarrerak. Ordainketa ziurtagiriaren kopia, eta bertan herrialdea, ordaintzen duen erakundea eta ordainketaren zenbatekoa adieraziko da.

  • Ondasun higigarrietatik eratorritako diru-sarrerak. 2021/12/31n kapital higigarria gordailuan duen Bankuak edo Kutxak emandako ziurtagiria.

  • Ondasun higigarrietatik eratorritako diru-sarrerak. Kontratu edo ordainagiria, landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasun higiezinen alokairuen diru-sarrerak adierazten direna

  • GOFEri baimena ematea (012 formularioa) datu pertsonalak bildu, erabili eta/edo transmititzeko.

Dokumentazio hori aurkeztu ezean, berrikusketa ezin izango da behar bezala izapidetu. Inprimaki guztiek beteta eta sinatuta egon behar dute.

Informazio eta gizarte arretarako bulegoa

San Prudentzio kalea, 30 - 01005 Vitoria-Gasteiz

Gasteiztik kanpo bizi bada, onuradunaren helbideari dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

 

Aurrez aurreko aurretiko hitzordua

 

Aurretiko hitzordua telefonoz