Kultura ekimenak gauzatzeko dirulaguntzak eskatzea

Epeak

Itxita

2022ko maiatzaren 2tik 20ra

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  1. Pultura programaren proiektua, balioespen irizpideak osatzen dituzten alderdi guztiak jasotzen dituena (oinarri hauetako bederatzigarren artikulua).

  2. Diru sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.

Ezinbestekoa izango da eskabideari erantsita proiektua eta aurrekontua aurkeztea oinarri hauetan ezarritako epean eta moduan. Eskabidea soilik aurkezteak, proiektuarekin batera joan gabe, izapidea ez onartzea ekarriko du berekin.

  1. Administrazio agiriak aurkeztu beharko dira:

  • Erakundeko organo eskudunaren erabakiaren ziurtagiria, erakundeko idazkariak egina, gastu eskaera eta finantzaketa partziala baimentzen duena, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik hartua.

Hainbat udalek batera aurkeztutako edo kuadrillek aurkeztutako eskaerei dagokienez, programan parte hartu duten udal guzti-guztiek erantsi behar dute ziurtagiri hori.

  • Era berean, udal talde batek aurkeztutako eskaeren kasuan, aurkeztu beharko dute taldearen ordezkari gisa diharduen pertsonari edo erakundeari emandako ahalordea egiaztatzen duen dokumentazioa.

Informazio gehiago

Kultura Ekintza Zerbitzua

Probintzia plaza, 5-3. 01001 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 18 18 18 

Zer behar dut?

  • BAKQ

    Ziurtagiri digitala

Telematikoa, Arabako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen berariazko izapidearen bidez.